Persiarra

Persiar bat, hemezortzigarren mendeko Parisen. Persiar jantzian kaleratzen bada paristarren espantuzko harridura sortzen baitu, europar jantzian ibiltzea erabaki du. Inork ez dio jaramonik ere egiten, jende artean galdutako jende da

Ezti-potoa

Jende asko dator bat: Guggenheimek Bilbo indarberritu du; hiria ez da lehengoa; beste dinamika urbanistiko bat markatu du museoak. Eraikinaren akuilu-lan kulturalaren gainetik, eragin urbanistiko-soziala azpimarratzen da: hiritarrek beren hiriarenganako estimua berreskuratu dute, gainbehera industrialak ekarri zuen depresioaren ondoren.

Oso mataza trinkoa osatu du iritzi horrek. Topiko bihurtzerainokoa. Eta topikoekin gertatzen den bezala, jende askoren oniritzia du. Gehienenarena. Ez, ordea, guztiarena. Topikoarekin bat ez datozen ahotsen artean harrigarriena, Frank Gerhy-rena:

Bide-orria

Zer gertatuko den, badakigu. Anfitrioiak ezezkoa esango dio gonbidatuari, gonbidatuak bere asmoarekin jarraituko duela berretsiko du. Horixe da gidoia

Paradigma

Egunotan hor ikusi/entzun dugu aita baten salaketa garratz askoa hainbat hedabidetan: erregu eta erregu egiten zuen kentzeko mesedez saretik bere seme ezinduaren irudi irain-minak. Hedabideek, ondo bidez, onkeriazko malkoak

Hara bada!

Editoreek kasu zipitzik egiten ez zioten idazle batek Jane Austinen Harrotasuna eta Aurrejuzkuak aurkeztu zuen aurten hainbat argitaletxetara, baina goitizen batez. Den-denek atzera bota zuten, hara bada!, nobela goratsua.

Antzeko zerbait egin zuen Doris Lessingek ere orain urte gutxi: goitizen bat baliatu zuen Auzo on baten egunkaria nobela bidaltzeko bere editoreari, eta honek, hara bada!, atzera itzuli zion. Handik aurrera nolako harremana izan zuten biek, ez dakit.

Trikimailua ez da berria, gure Aresti aitzindaria izan zen horretan ere: Barrutiaren Gabon ikuskizuna bidali zuen antzerki sariketa batera, baina goitizen batekin. Epai-mahaiak ez zuen, hara bada!, aintzat hartu.

Joycek aurkituko al luke gaur Ulises argitaratuko liokeen editorerik? Musilek Atributurik gabeko gizonarentzat? Kafkak Prozesua kaleratzeko? Esan gabe doa hiru idazleok ez zutela, hara bada!, Nobel saririk irabazi.

OHARRAK (Post scriptum)

Zaunka giro

Zaunka esaten baitugu, Asisko Urmenetak behin galdetu zuen zakurrak nola egiten duen, uau ala zaun. Mogelek zioen zakur handiek zaunk-zaunk egiten dutela eta txikiek, aldiz, txaunk-txaunk. Bada zakurrek zau eta txakurrek txau egiten dutela dioenik ere. Badira forma gehiago ere. Irakurleak aise aurkituko ditu Karlos Santistebanen euskal onomatopeiei buruzko liburu berrian. Baina zein den forma egokia, zakurrek nola buztan-arraio egiten ote duten, kontu bat da segurua: zakurrek ez dute horren kezkarik. Egin egiten dute. Batzuetan haserre eta besteetan pozik, batzuetan oso ozen eta besteetan jolasti, menpean duenari zaun eta zaun, eta jaten ematen dionari jaun eta jaun.

Euskaldunok ohituta gaude askotariko zaunkak entzuten. Hain ohituta, non zaunka deitzen baitiogu gai errepikatuari ere. Behin eta berriro entzuten den lelo berari.

Zaunka giro dugu ostera.