Paper jaten

Luxu handiko gonbidapen bat bidali dit Gipuzkoako Diputazioak. Gutunazala, tipula-paper gardenez egina. Barruan, berriz, gonbidapena, lau orritan doblatutako kartulina zurrun lodi batez zuzendu didatena. Lehendabiziko orrian, hurrengo orriko testua irakurtzen uzten duen leiho trokelatu bat. Dotorea, elegantea, gustu handiz

Jainkotuak

Epaileak eman du sententzia: Bilboko Udaletxeak Calatravaren obra artistikoa aldatu zuen, bai, baina zubiaren funtzio publikoa lehenetsi behar dute parte guztiek, baita Calatravak ere. Auzi interesgarria da, artistaren sorkuntza eta jendearen premiak nola uztartu baita eztabaida.

Periodiko batek gogoratu berri digu Frank Lloyd Wrigt arkitektoaren anekdota ezaguna: bezero bat protestaka joan zaio, esanez egin berri dion etxean itogin bat dagoela justu sukaldeko mahaiaren gainean. Eta arkitektoak:

Tragediatxoa

Edo putakeria itzela, nondik begiratzen zaion. Posta elektronikoa hondatu zait, posta guzia galdu dut, baita helbideak ere. Ez dakit ezer errekuperatu ahal izango dudan. Birus bat, trastearen ajea, nire aurreikuspen falta eta baldarkeria? Teknikariak egingo du diagnosia. Bitartean, ezer ez ukitzea hoberena.

Posta elektroniko berria zabaldu behar izan dut: anjellertxundi@yahoo.es. Nirekin harreman postalen bat izan duzuenei eskertuko nizueke zuen mezutxo bat bidaltzea, ea agendaren zati

Malenkoniaz

Igandean, San Petersburgoko orkestra Donostiako Kurtsaalean. Kontzertua bukatutakoan, Rachmaninov-en bigarren kontzertuak utzi zidan inpresioa nerabilen buruan: tamala zela orkestraren kemenak pianoa estali izana, obrak hain berea duen pianoaren eta orkestraren arteko elkarrizketa entzun ezinik gelditu ginela une askotan, eta, oroz gain, diluituta gelditu zela pianoari darion malenkonia, kontzertu horren bertuterik nabarmenena.

Aretoko irteeran, jende arte zalapartarian, gizonezko baten ahotsa heldu zitzaidan:

Arrastoa

Bukatzen ari zara kirio guztiak bereganatu dizkizun nobela eder hori. Ohartu zarenean orri gutxi falta zaizkizula, bukaera ezagutzeko irrikak hartu zaitu, eta ez duzu istorioaren hari guztiak nola elkartzen eta lotzen diren ikusi arteko onik. Baina, bestalde, ez zenuke liburua bukatu nahi, bai baitakizu: bukaerako lerroak irakurri bezain aise, mirari literarioaren lilurak abandonatuko zaitu. Bukaeraren jakin-minak irakurketa amaitzera bultzatzen zaitu; gozamenak, ordea, azkenerainoko ibilbidea mantsotzea eskatzen.

Liburua bukatu eta berriro irakurtzen has zintezke. Baina ez, badakizu ez dela bidea, irakurritakoak hausnarketa behar baitu, irakurketaren ondorengo tempus espiritual bat. Denbora pasatzen utziko duzu, bada. Eguna joan egunak etorri, liburuak arrastorik utzi badizu, liburuak bete du bere zeregina.
Eta nork daki egunen batean ez ote diozun berriro ekingo nobela ederrari.

OHARRAK (Post scriptum)

Orain ez dut gaztetan bezala irakurtzen, orduko pasioaren faltak amorrarazten nau sarritan. Zer aldatu den? Beharbada, oraingo nire irakurketak “profesionalagoak” dira, esan nahi dut irakurketa asko interes jakin batekin eginak direla: estilo bereizi baten joan-etorriak, testuaren antolakuntza edo tonua ezagutu nahia, arazo narratzaileak nola konponduta dauden

Eta zer?

Zenbat balio dute atzo irakurtzen pasatu nituen hiru orduek? Zer kontzeptu jarriko dut bihar erakusketa batera egingo dudan bisitaren fakturazioan, eta nori pasatuko diot faktura? Galdera inozoak dira, ero batenak, hartu dudan bideak ez darama inora. Ezer balio ez duten gauzen gorazarre egitera naramate, eta horrek areagotu egiten du nire pitzaduraren neurria: liburu baten aurrean hiru ordu betazalak erretzen pasatu eta gero,

Maria

Nire haurtzaroan garrantzi handia izan zuen emakume (umil on) baten heriotza. Ezustean harrapatu nau albisteak, aspaldian ez bainuen haren entzuterik. Hutsunea beste deus ekarri ez didan hasierako deskontzertuaren ondoren, bat-batean, oroitzapenek zabalik ikusi dute nire baitako atea, eta arrapaladan hasi zaizkit, bata bestearen atzetik, gereziak otarretik ateratzen direnean bezala. Ordutik berritzen ari naizen guztia natural-naturala da, haurtzaroaren bihotzean kabitu ohi den xalotasuna bezain distortsiorik gabea, eta oroitzapen guztiek uste bera sendotu didate: bera gabe, oso bestelakoa izango zen nire haurtzaroa

Ponberoa

Gizontxo iletsua, lastozko kapelua buruan, begi bakarra kopetaren erdian. Txakur batenak bezalako hortzak ditu, beso-eskuak oso luzeak. Txoriek bezala egiten du txistu, haren pausoak ez dira sentitzen. Ezkontzaz kanpoko jaiotzen eragilea omen da: bakarrik bizi diren emakumeak bisitatzen ditu gauez, eta emakumeren batek zigarroa eta ardoa ukatzen badizkio, haurdun uzten du haren sabela eskuaz ukituz.
Argentinan Ponbero deitzen diote, Paraguayn, berriz, Gaueko jauna