Letren terrenoa

Orain giza zientziak deitzen diegu lehen humanitateak deitzen genienei, hor dauzkagu psikologia edo kritika literarioa bezalako diziplinak zientzia limurtu nahian. Nondik atera da zientziak deitze hori gizakiaren alde espiritualen ikasketei? Zer dago horren atzean, ez bada letretako jendearen gutxitasun konplexua? Erakargarria da oso zientzien izaera enpirikoa: hipotesi bat eraiki, ikertu, hipotesiaren egia edo baliogabetasuna frogatu. Baina non dago eta nolakoa da testu jakin hau ederra den ala ez frogatuko digun neurria, aldaketa psikologikoen motibazioak eta prozedurak neurtuko dituen tresneria?
Zientziak eta teknologia humanitateak baino liluragarriagoak bihurtu dira. Baita ospe handiagokoak ere: gaur nork bidaltzen ditu bere seme-alabak filosofia ikastera?
Letrek, ordea, etorkizunik izango badute, beren terrenora itzuli beharko dute eta letrek bakarrik eskain dezaketena eman.

OHARRAK (Post scriptum)

Errematerako darabildan esaldiak Herman Brochek nobelaz zioena du iturri:

Kanona

Espainiako Legebiltzarrean izan den obra artistikoen kanonari buruzko eztabaida kokatzeko, pasadizo historiko bat etorri zaio burura: handi-mandi bat

Mentalitatea

Gustukoak ditut iragarkiak, arreta dezentea eskaintzen diot kreatiboek egindako lanari. Euskarazko iragarki gutxi dago, erdarazkoek bereganatzen dute ia panorama guztia, baina, pixkana-pixkana, gero eta gehiago dira bi hizkuntzetan ematen direnak. Urrats bat ba. Garrantzitsua. Baina bi hizkuntzetan plazaratutako iragarki gehienak gaztelaniaz pentsatuak dira, gaztelaniaz dute beren piperra (dutenetan). Euskaraz, aldiz, piperrik ez: euskara estandarraren jardun lotuegiak

Vendetta

Ez nekien nor zen Laure Manaudou. Punta-puntako igerilari bat omen. Ez nuen Luca Marin ere ezagutzen. Laureren entrenatzaile/bikotekide ohia omen. Asteazken gaueko Teleberrin jakin nituen koplok. Eta jakin nuen, halaber, Lucak neskalagun ohiaren en posturas procaces ateratako argazki batzuk pausatu ote dituen sarean. Esatariak erantsi zuen mutilaren vendetta siciliana bat ote zen ere. Eta mendekuari indar gehiago emateko, esataria hizketan ari zelarik, igerilariaren argazkiak eman zituzten, ez bat eta bi, bospasei baizik, en posturas procaces

Sokatira

Bat. Barajaseko eztandaren aurreko eta ondorengo sokatirak oso lehia desberdina ekarri du plazara. Eztandaren aurretik konpromiso politiko baten alde zeudenek garaile eta galtzailerik gabeko partida ahal zen adostuena amesten bazuten, eztandak konponbidearen hainbat ate itxi zituen; eta, oroz gain, garaileen eta bentzutuen arteko dinamika maltzurra areagotu zuen. Efektuak, begi bistakoak dira. Eztandaren burrundarak, berriz, gure barne-hotsetan segitzen du.

Bi. 18/98 epaia. Bukatu zen diktadura, baina horrek ez du demokrazia bermatzen, oraindik bizi-bizi segitzen dute totalitarismoaren hainbat tik politiko eta intelektualek. Denbora behar da, sosegua behar da, baina batez ere demokrazia bermatzeko borondatea behar da: ezin da demokrazia sendotu justizia pro domo erabiliz eta unean uneko interes politikoen maiztertzan.

Hiru. Demokrazia, demokrazia gehiagorekin sendotzen da, ez justu kontrara

Giza autonomia

Ortodoxiaren kanpainak ez du etenik, Vatikanoko buruak tematuta segitzen du neke handiz lortu genuen sekularizazioa kondenatzen. Spe salvi (Esperantzak salbatuak) entziklika argitaratu berrian, kristautasunetik kanpoko esperantzen muina ukatzen du Ratzingerrek. Aspaldi gainditutzat jotzen genuen garai zaharretako Extra ecclesia nulla salus hura (Elizatik kanpo salbaziorik ez) berritu nahian ari da.

Ez du etsiko.

Omar kalifak liburuei buruz esaten zuena: