Giza autonomia

Ortodoxiaren kanpainak ez du etenik, Vatikanoko buruak tematuta segitzen du neke handiz lortu genuen sekularizazioa kondenatzen. Spe salvi (Esperantzak salbatuak) entziklika argitaratu berrian, kristautasunetik kanpoko esperantzen muina ukatzen du Ratzingerrek. Aspaldi gainditutzat jotzen genuen garai zaharretako Extra ecclesia nulla salus hura (Elizatik kanpo salbaziorik ez) berritu nahian ari da.

Ez du etsiko.

Omar kalifak liburuei buruz esaten zuena:

2 thoughts on “Giza autonomia

  1. Bada, neuk ere irakurri nuen atzo artikulu hori. Eta Lukrezio handiaren esana etorri zitzaidan gogora:

    “Tantum potuit religio suadere malorum”

    (“Horrexenbesteko txarkeriak eragin ditu erlijioak” itzuli zuen Xabier Amurizak)

    Eta Lukrezioren kariaz beste oritzapen bat ere: Julio caro Barojak bere memoria-liburuan kontatzen duenez, osaba Ricardok -margolariak- Berako Itzean hilurrean zegoela, ohean erdi itsuturik, zera eskatu zion: Lukrezioren III. liburukia ozenki irakurtzeko. Hor poetak luze eta zabal dihardu arimaren hilkortasun erabatekoaz. ez da sendagai makala erlijio guztien lilurakerien kontra, alajaina.

  2. A ze trinitate arriskutsu eta lehergarria, Bush, Aita santua eta Islama, munduan hazten den fundamentalismo itsua gogotik bultzatzeko! Gurutzada berria izango ote dugu? Edo Apokalipsia? Zein da ba Antikristoa?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude