Mentalitatea

Gustukoak ditut iragarkiak, arreta dezentea eskaintzen diot kreatiboek egindako lanari. Euskarazko iragarki gutxi dago, erdarazkoek bereganatzen dute ia panorama guztia, baina, pixkana-pixkana, gero eta gehiago dira bi hizkuntzetan ematen direnak. Urrats bat ba. Garrantzitsua. Baina bi hizkuntzetan plazaratutako iragarki gehienak gaztelaniaz pentsatuak dira, gaztelaniaz dute beren piperra (dutenetan). Euskaraz, aldiz, piperrik ez: euskara estandarraren jardun lotuegiak

One thought on “Mentalitatea

  1. Zuk esandakoarekin guztiz bat nator…

    Gainera, itzulpen eta publizitate munduan eskarmentutxo bat daukadanez, gaitz hori gertu-gertutik ezagutu dut (baita pairatu ere). Itzultzailea askotan ahalegintzen da euskaraz ere mezu duin eta komunikatiboa egiten, baina ez da beti erraza gertatzen: itzuli behar den zera beti ere gaztelaniaz pentsatuta dago. Galiziera eta katalanerazko itzultzaileen kexak ere entzun ditut behin baino gehiagotan.

    Dena den, multzinazionalen publizitatearekin ez da beti horrela izaten: jakin badakite EEBBetan eta ingelezez gatza eta piperra duenak Frantzian eta frantsesez edo Marokon eta arabieraz ez duela grazia izpirik nini

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude