Artista

Bederatzi urte lanera joan gabe zeramatzan Kanaria irletako funtzionario bat salatu dute, baina ni ez nago batere ados, oso injustizia latza iruditzen zait salaketa, inbidia gaiztoak eragindako neurria. Funtzionario horren gainean autoritatea duenak, zigortu ordez, saritu egin beharko luke, lanari tarari! egiten dieten funtzionarioen arteko artistena dela frogatu baitu.

Oteitza ere, biziko balitz, bat letorke nirekin.

Ane!

Kolore eta neurri guztietako letrez beteriko kaxa batetik D bat harturik, alfonbra gainean jarri du. Gero, kaxan haztaka ibili eta gero, kolore eta forma bereko beste lau letra hartu ditu, D-A-N-E-L izena osatu arte. Aspaldi ikasi zuen hori egiten, abiada sekulakoetan berritzen du operazioa, batzuetan kolore eta neurriak berdinduz, besteetan kolore eta neurri desberdinekin bere gustuko konposizioak bilatuz.

Halako batean, deskubrimendu batek inarrosi balu bezala, Danelek adi-adi begiratu dio bere izebari. Gero, hasierako D eta bukaerako L kendu dizkio, eta, burua jasorik, oihu egin dio han hurbil den izebari: Ane! Oihuaren poza sekulakoa izan da, Amerika ikusirik Lurra! oihu egin zuen Trianako marinel harena bezalakoa. Bere izenaren barruan izebarena dagoela deskubritu ez du ba!

Nago poz hori txalotzen eta poz horri txirbilak ateratzen dakiena dela benetako hizkuntz irakasle bat.

OHARRAK (Post scriptum)

Ezagutzen nauenak badaki zenbat arduratzen nauen

Zutabea

Gertakariek, argumentuek, hitzek beren bizitza dute. Haietako batekin solasalditxo bat izatea da eguneroko zutabe baten lana. Kaixo, zer moduz. Gertakari, argumentu, hitz gehienek ez dizute erantzuten. Arroztzat hartzen zaituzte eta, zerbait eskatuko diezulakoan, pausoa bizkortzen dute. Gertakari, argumentu, hitz guztiek hala jokatuko balute, ez legoke zutaberik. Seguru asko, ezta literaturarik ere. Baina, zorionez, beti gurutzatzen zara zure diosalari erantzuten dion gertakari, argumentu, hitzen batekin. Zurekin errukituta edo auskalo zergatik, ondoan esertzen zaizu. Kaixo, eser naiteke, eta hizketan hasten zarete. Jardun batzuk gozoak dira, ekaiztsuak beste batzuk; badira arruntak, xaloak, apalak; badira sakonak, ilunak, bihurriak. Solaskideak darabilen tonuari erreparatu badiozu, edo baita lotsez edo maleziaz ezkutatzen duenari ere

Munduan

PISA txostenaren haritik, gurasoek, irakasleek, gizarte osoak neska-mutilei: irakurtzeko eta irakurtzeko liburuak; primerako trepetak direla munduan ibiltzeko

Kris eta kras

Hona nire uste errotuenetako bat: zinean krispetak jaten aritzen direnak, kris eta kras, krispeta zaleak dira, baina ez zine zaleak. Ezin duzu elkarrizketarik entzun, ezin musika gozatu, ezin duzu sentitu zine onak probokatzen duen girorik bikainena, aretoaren isiltasun erabatekoa.

Pelikula bat normal segitu ezinaren desesperazioak sortua zen nire ustea. Orain Euskadiko Kutxak zapuztu egin nahi dit ustea egunotan ematen ari diren iragarki batekin. Felix Linares ageri da, zinea ikusten eta krispetak jaten. Poltsa handi-handi bat du eskuetan, eta, aldian behin, krispeta bat darama ahora. Kris eta kras. Mastekatzen ari dela, gezur krispetatu bat entzuten diogu:

Sufrimendua

Albistegiek, sufrimenduaren berri ostera ere.

Mendeetan txertatu diguten sufrimenduarekiko ikuspegi kristauak oinazearen sublimaziora ohitu gaitu, ikuspegi horretan hezi gintuzten, baina hainbeste sufrimendu, zertarako, zer lortzeko? Erantzun zuhur bat emateko ezintasun erabatekoa: munduaren eta etorkizunaren trenak gero eta urrutiago pasatzen ari dira oinazearen zanga beste deus ez den trenbide itsutu horretatik.

Sufrimenduak, hau da egia, mekanismo auto-suntsitzaile bati eragiten dio sarri, nork bere burua hondatzerainoko abaildura totala probokatuz: zuloa handitu eta tunel beltza irtenbidetik urrutiratzea, oinaze behin eta berriro bazkatu horrek ez dakar besterik.

Hortik gero eta urrutiago doan tren batez aritu zitzaigun Jokin Mu

Argazkia

Herenegun gauean Madrilen egin zen manifestazioko argazki deigarri bat ikusi berri dut blog batean. Goitik behera hartutakoa da fotoa, eta Patxi Lopez dago erdi-erdian. Gary Cooper pelikula hartan baino bakartiago, kazetariak ditu inguruan, beleak sarraski bila bezala: hamasei kamera, hogeita sei mikrofono eta grabagailu. Pentsatzekoa da badirela argazkitik kanpo geratu direnak ere.

Zertarako, ordea, hainbesterainoko erakustaldia? Blogariak ondo dioen bezala, den-denek hitz berak, irudi berak, ideia berak emateko. Ematekotan. Izan ere, atzo begiratu nuen prentsan ez zen Lopezen adierazpenik eta argazkirik ageri: txiripa hutsez ikusi dut, blog galdu batean, kazetariek badaezpada ere egindako irudi eder esanguratsua.

Momentuari eta Patxi Lopezen jardunari iminerdirik ere kendu gabe: errealitatearen gainerako ertz gehien-gehienek ez dute kamerarik, ezta mikrofonorik ere.

OHARRAK (Post scriptum)

Argazkiaren laguntza izan banu, berripapereko zutabea ez zen agertu zena izango. Irakurleak ezagutzen ez duen zerbaiten informazioa eman beharrak arazo asko eragiten ditu