Maleta

Nekez deskriba daiteke aspaldi galdu genuen ahaide min baten argazki galdu bat topatzeak eragiten digun poza. Ezagutzen ez genuen irudiak ertz berriak eransten dizkio

Fantasma

Zaldun batek gaztelu txiki bat erosi zuen bere azkeneko urteak bertan pasatzeko. Ez zekien, ordea, gazteluarekin batera erosi zuela gazteluko fantasma ere. Berehala konturatu zen: esnatzen zenetik loak errenditzen zuen arte, fantasmak ez zuen bakean uzten, beti zebilen gizasemearen atzetik, zer egin behar zuen esanez, zertzuk esan behar zituen aginduz. Egun batez, gure zalduna zimetaraino jarri zen, eta, jiraturik, fantasmari esan zion:

Sarean (eta II)

“Internet euskarazko edukiz elikatzea estrategikoa da”, esan zuen Kike Amunarrizek Martin Ugalde foroan.

Edukietako bat, oso inportantea, debate politikoarena da. Politikak presentzia handia du euskarazko sarean, bai, baina apenas alderdi politikoen debateak. Alderdi politikoen eta buruzagien presentzia mugatua eta oso ofiziala da Interneten (euskarazko mapan, behintzat). Bestalde, hemengo politikariek paperezko hedabideetan gauzatzen dute debatea edo dena delakoa (ezin zaio debatea deitu kazetaria politikariaren hitzen bozgorailu huts bihurtzeari).

Teknologia berriei buruzko inaugurazio edo ospakizunetan (azkena, Euskaltelenean), hitz oso baikor gozoak irteten dira agintarien ahotik, baina sareari bizkar emanda bizi dira. Amaraunaren aukerak ikusten ez dituztenak nola jabetuko dira Internet euskarazko edukiz elikatzearen garrantzi estrategikoaz?

Hauteskundeak datoz, begira segituko dugu.

Sarean (I)

Politikaria edo kazetaria edo soziologoa banintz, arretaz begiratuko nioke Interneti. Zehatzago esateko, sarean gertatzen ari diren aldaketei. Paperezko hedabideak gero eta presenteago daude bertan: jabetu dira sarean protagonismorik ez duen periodikoa kondenatuta dagoela gainbehera azkar batera. Gauza bera gertatzen ari da telebistekin ere: oraintsu arte, telebistek etsaitzat zeukaten sarea, baina orain lehia gupidagabe batean dabiltza, sareko lidergoaren bila.

Horri guztiari erantsi hauteskundeak datozela: bizkortu eta biderkatu egingo zaie sarean egon beharra. Erantsi, halaber, sareak duen garrantzia alderdien martxan (Raxoik Gallardon zerrendatik kanpo utzi zuenean, saretik etorri zitzaion Raxoiri bere militanteen kritika-jasa handiena). Erantsi, baita ere, telebistako debateek sarean izango duten proiekzio sekulakoa.

Ai, politikaria, kazetaria, soziologoa banintz, sarean nenbilke

Eskalearena

Parkingeko sarreran dagoen eskaleari begiratu ordez burua beste aldera jiratuko banu, gutxiagotan eramango nuke eskua patrikara. Bai, badakit begiradak babes-ahalmenak ahultzen dituela, baina eskale bat ikusten dudan aldiro, aurpegira begiratzen diot.

Ez da beti horrela izan, ni ere eskaleei begiratzen ez dieten horietako bat nintzen, harik eta orain urte dezente, Donostiako La Brecha merkatu zaharrean sartzera nindoala, eskale bat erdi ikusi nuen arte, atarian eserita eta eskua luzatuta. Ohi bezala, beste aldera begiratu nuen.

Mundua ulertzen

Istoriotxo eta pasadizoek astuna arintzen eta arinari probetxua ateratzen laguntzen dute. Ezer esaten ez dizun kale batean aurrera joatea, edo kale horretan Txirrita jaio zela eta hamazazpi sagardotegi zeudela jakinda ibiltzea, alde ederra dago bi ibileren artean. Handik pasatzen zaren aldiro ez zara Txirritarekin gogoratuko, ezta han omen zeuden sagardotegiekin ere, ez baitzaude hain burutik joana, baina kaleak historia du, historiadun kale baten aurrera zoaz.

Gauza guztiek dute beren historia. Historiok gero eta gehiago ezagutu, munduak zentzu beteagoa hartzen du. Eta mundua eta historia-liburuetan agertzen ez den historia maitatzeko arrazoi gehiago ditugu

Epaia

Oposizioak prestatzen zebilenetik da gurutzegramen zalea, eta jakin zuenean medikuek gurutzegramak gomendatzen dituztela alzheimerra prebenitzeko, zaletasuna higiene ere bihurtu zaio. Egunero egiten ditu bizpahiru. Herenegun, joan zen osteguneko El Pa

Detailetxoa

Xehetasunetan omen dago benetako bizitza, detaile txikiek egia handiak adierazten omen dituzte. Ez genuen, ordea, begiratzen ikasi, eta ahulezia horrek begi bistakoa soilik ikustera garamatza, ez begi bistakoaren atzekoa.

Iragan igandez, paseatzen nenbilela, ume-kotxeei bultzaka zebiltzanei begira entretenitu nuen paseoa. Gehienak emakumezkoak ziren, denok dakiguna esaten ari naiz. Bi gizonezko ere ikusi nituen egiteko berean, baina emakumezkoek ez bezala, esku batekin bakarrik heltzen zioten kotxeari. Eta albotik. Urrutiramendu halako batez. Urrutiratu nondik, ordea? Kotxeko umearengandik ez

Mezu labur, Mihi Luze

Mihi luze programara joaten den askok txnditt nauka (txundituta, alegia): ikusi egin behar da zer nolako iaiotasuna erakusten duten SMSak (euskara jatorrean, esamesak) irakurtzerakoan. Kontuan izanda euskarak deklinabidearengatik-eta dituen zailtasunak horrelako erabileretarako; kontuan izanda, halaber, jartzen dituzten probetako testuak ez direla horrelako mezuen zaleek egunero erabiltzen dituzten bezalakoak (sinpleak, funtzionalak, lagunartekoak), aitor dut askotan danbor joka hastekotan egoten naizela lehiakideen abilezia saritzeko.

Egunotan jakin dugunez, Espainiako Akademia esamesetako laburdura oinarrizkoenen zerrenda bat egitekotan da.