Detailetxoa

Xehetasunetan omen dago benetako bizitza, detaile txikiek egia handiak adierazten omen dituzte. Ez genuen, ordea, begiratzen ikasi, eta ahulezia horrek begi bistakoa soilik ikustera garamatza, ez begi bistakoaren atzekoa.

Iragan igandez, paseatzen nenbilela, ume-kotxeei bultzaka zebiltzanei begira entretenitu nuen paseoa. Gehienak emakumezkoak ziren, denok dakiguna esaten ari naiz. Bi gizonezko ere ikusi nituen egiteko berean, baina emakumezkoek ez bezala, esku batekin bakarrik heltzen zioten kotxeari. Eta albotik. Urrutiramendu halako batez. Urrutiratu nondik, ordea? Kotxeko umearengandik ez

10 thoughts on “Detailetxoa

  1. Duela hamar bat urte, ume-kotxearekin ibiltzen hasi ginenean, horretan esperientzia zeukan emakumezko lagun batek esan zidan gizonak bitan banatzen zituela: kotxea esku batekin eramaten zutenenak eta bi eskuekin eramaten zutenenak.
    Itxura denez, bereizketa hori oraindik ere indarrean dago.

  2. Nik ere “kotxekapota” erabiltzen nuen txikitan jostailuzkoari hots egiteko. Gaur, ordea, “kotxea”. Ez dakit zergatik. Nik neure egiten dut zure kezka. Neure burua aurkitzen dut, nahi baino gehiagotan, gaztelaniaz normal-normal izendatzen ditugun eguneroko gauzei euskaraz nola esango nieken pentsatzen. Ze esanik ez emozioak espresatzeko, jod

  3. Hortxe-hortxe ibili haiz, Anjel, baina ez duk erabat asmatu (eta besteren bat ere nahastuxea ez ote dabilen…): begi bistakoaren atzealdeak ere ugari izaten dizkik zoko-mokoak. Zutabea, akaso, zehatzagoa izango zuan honela:

    Detailetxoa

    Xehetasunetan omen dago benetako bizitza, detaile txikiek egia handiak adierazten omen dituzte. Ez genuen, ordea, begiratzen ikasi, eta ahulezia horrek begi bistakoa soilik ikustera garamatza, ez begi bistakoaren atzekoa.
    Iragan igandez, paseatzen nenbilela, ume-kotxeei bultzaka zebiltzanei begira entretenitu nuen paseoa. Gehienak emakumezkoak ziren, denok dakiguna esaten ari naiz. Bi gizonezko ere ikusi nituen egiteko berean, baina emakumezkoek ez bezala, esku batekin bakarrik heltzen zioten kotxeari. Eta albotik. Urrutiramendu halako batez. Izan ere, ume-kotxeen egileek ez dute gizonik nahi kotxeari bultzaka. Urruti nahi dituzte, edo ez dute halakorik irudikatzen. Bestela, agian, helduleku altuagoko kotxeak-edo egingo zituzten, aitek pausua erosoago luzatu ahal izateko eta umeari atzetik ostikoka ez ibili behar izateko.
    Detaile txiki tontoa dirudi, baina nago horrek ondo laburbiltzen duela askok, oraindik, ez dituela aitak gogoan hartzen zenbait kontutarako.

  4. Joxebak harrapatu hau, Anjel. Ni harrapatuko ninun bezalaxe… Baina, ni fijo iltzatuta, hire azkenengo esaldiak utzi ‘natxiok’: Alegia, “euskara klase jaso batentzat soilik antolatzen ari ote garen”. Nik neuk ere, gero eta barneratuagoa zaukeat kezka eta erditik gora ja konbikzio dudan hori

  5. Gure artean “(ume-)karroa” esaten zaio horri. Badakigu “karro” kategoria urriko euskara dela baina, ultragarbiketa horiek egitean inoiz gertatu izan da, adibidez, pilotako jotze-molde bat “punpa-laster” (bote-pronto)bataiatu eta, bitartean, “errebote” motako frontoia hortxe geratzea.
    Ene ustez, euskara superbikainaren presentziak esan nahi du hor euskaraz egiten ez dela.

  6. Agian balioko du azalpen horrek, baina nere kasuan ume-kotxeari albotik heldu diodanean, izan da pauso luzeak ematen uzten ez didalako.

    Eta orain ez egidazue “Excusatio non petita…” edo horrelakorik esan, mesedez!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude