Sarean (eta II)

“Internet euskarazko edukiz elikatzea estrategikoa da”, esan zuen Kike Amunarrizek Martin Ugalde foroan.

Edukietako bat, oso inportantea, debate politikoarena da. Politikak presentzia handia du euskarazko sarean, bai, baina apenas alderdi politikoen debateak. Alderdi politikoen eta buruzagien presentzia mugatua eta oso ofiziala da Interneten (euskarazko mapan, behintzat). Bestalde, hemengo politikariek paperezko hedabideetan gauzatzen dute debatea edo dena delakoa (ezin zaio debatea deitu kazetaria politikariaren hitzen bozgorailu huts bihurtzeari).

Teknologia berriei buruzko inaugurazio edo ospakizunetan (azkena, Euskaltelenean), hitz oso baikor gozoak irteten dira agintarien ahotik, baina sareari bizkar emanda bizi dira. Amaraunaren aukerak ikusten ez dituztenak nola jabetuko dira Internet euskarazko edukiz elikatzearen garrantzi estrategikoaz?

Hauteskundeak datoz, begira segituko dugu.

One thought on “Sarean (eta II)

  1. Beharbada, modu horretan, euskaraz sorturiko hausnarketa politikoen gabezia arindu egingo da.
    Buleak ekarri duen polemikaren harira, politikaren inguruan Euskal Herrian argitaratutakoari begiradatxoa bota diot eta ikaragarria iruditu zait euskarazko eta gaztelaniazko eskaintzen arteko aldea. Elemena dago gaztelaniaz eta ale gutxi batzuk besterik ez euskaraz.
    Horiek horrela, gehiago estimatzen dira Eneko Bidegainena bezalako lanak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude