Erlauntza

Mario Camusen Erlauntza pelikulako eszena batean, guardia zibilak atxilotu berri ditu bi gizon eta Jose Sacristan, panfleto batzuk banatzen harrapatu duten idazle-edo koitadua. Guardia batek beste bati galdetzen diolarik nortzuk diren hiru tipoak, interpelatuak dio:

Kolapsoa

Gure lurrotara auto-ilaren amesgaiztoa iritsi baino dezentez lehenago, nire belaunaldiak Julio Cortazarren auto-ilara izugarri bati buruzko Hegoaldeko Autopista ipuina irakurri zuen; edo, gutxienez, ikusi zuen testu hartan oinarritutako Godarden Week End filma edo Comenciniren Buxadura handia izenekoa. Munduaren kolapsoa kontatu ziguten. Baita gizakiaren kolapso metaforikoa ere: autoak izendatzen ziren (Dauphine, Caravele, 2CV, Citr

Uzki zirin zikina!

Hautagai bat dendari bati eskua ematen, amona bati musuka, haur baten buru-kaskoan eskua pasatzen, biharamunean hedabide guztiek emango duten argazki jator bat helburu. Hautagaien larruan jarri eta neure burua halako egiteko batean imajinatze hutsak lotsaren gorria igoarazten dit hanketako azkazaletatik gora. Saiatu izan naiz dendari anonimo horietako baten larruan jartzen ere: zer egingo nuke baldin hautagai bat etorriko balitzait, argazkilariz inguratuta, bostekoa ematera? Ez naiz dendaria eta horrek libratzen nau ez esatekoak esatetik, baina bihoakio txalorik zalapartatsuena joan den asteburuan Sarkozyri ez ukitzeko eskatu zion Parisko hiritarri.

Sarkozyk irain batekin erantzun zion (ken hadi paretik, uzki-zirin zikina! ). Susmoa genuen bost axola ziotela hiritar xumeek. Orain, ordea, berak aitortu digu, hainbeste maite dituen kameren aurrean aitortu ere.

Entzungorren sasoi

Plutarkok kontatzen du Greziako bi buruzagion pasadizoa: Temistokles ez omen zegoen batere ados Euribiades Salaminan gerra egiteko ematen ari zen motiboekin, eta Temistokles desadostasunaren arrazoiak agertzen hasi zitzaiolarik, Euribiadesek, hiraz gorri, makulua jaso omen zuen aurkaria jotzeko imintzioa eginez. Orduan, Temistoklesek:

Bost urte

Horra bost zenbakia, hamaika bezala, oso altutzat jotzen den kopurua adierazteko erabiltzen den hitza: bost honelako ikusiak gara; min egin nahi duenak badaki bost; bost gezur sortzen ditu iruzurtiak; bost axola dio eragindako kalteak. Halatsu bostetan espresioa ere: bostetan sufrituak eta bostetan negar eginak dira honezkero; bostetan umiliatu dituzte. Horra, halaber, bost eman espresioa, adar-jotzearen baliokidea: maltzurkeria politikoa bost ematen ari zaigu etengabe. Edo hor dago bostean egon, egoskorkeria adierazten duen lokuzioa: justiziak bere bostean segitzen du. Bereak eta bost jaso zituen entzuten dugunean, berriz, gure adimen-barrenak berehala jabetzen dira hizkuntzarenak bezain luzeak direla torturaren oihartzunak.

Ezin dira egunetan neurtu iragan diren babes judizialik gabeko bost urteak. Ezinago dira neurtezinak ezarri nahi dituzten zigorren urteak ere.

Ez diezagula bost.

Albistea

Paole, Argentinako emakume edadetu bat, bakarrik bizi zen. Analfabetoa eta miseriaren atarian, unean uneko tripa zorriak isiltzea zen bizitzari eskatzen zion bakarra. Bat-batean, dirudun baten alaba dela esan diote. Ia hogeita hamar milioi euro heredatuko omen ditu.

Horra berripaperek bitxikerien zangan uzten duten albiste horietako bat, baina horixe da nonbait jendeak atzo sarean gehien kontsultatu zuen albistea. Ez da harritzeko, ipuin tradizional hoberenen osagai guztiak baititu albisteak: protagonista, baztertu bat da; Heriori nola izkin egin, ez du beste egitekorik bizitzan. Bat-batean, ordea