Konplota

Urtean bi aldiz sortzen den polemikaren orratzek ziztatu gaituzte ostera: merezi du ordua aldatzeak, aurrezten da energiarik? Jendeak ez daki noiz eta nori bururatu zitzaion jenialtasuna, baina auskalo nork ordu berri baten dantzan jarri gaitu berriro. Eta latzagoa dena: gaiaren inguruko zutabe mordoa irentsiko dugu beste behin.

Nire lasaitasunaren kaltetan izango bada ere, arrisku handiko esklusiba batekin nator gaur: ordu aldaketarena ez zuten konpainia elektrikoek eta gobernuek energia aurrezteko asmatu, gero eta iritzi-artikulu topikoagoak sustatzeko baizik (ikertzen ari naiz ez ote diren asmo berarekin sortuak nazioarteko egunak ere).

Eskiroltzat hartuko nau hainbat zutabegilek, badakit, baina kontzientzia garbiz ari naiz: konplota argitu eta gero, datorren urrian ez dugu inork ordu-aldaketaz idatziko, eta gobernuek barkatuko ez digutena eskertuko digute irakurleek. Ez da sari txarra.

OHARRAK (Post scriptum)

Zorakeriatxo bat. Topikoen aldeko elkarte sekretu batek antolatutako konplot erraldoi baten ideia etorri zitzaidan lehendabizi. Gero pentsatu nuen gobernuak eta konpainia elektrikoak leudekeela interesatuenak horrelako konplot batean. Nolanahi ere, ordenagailuko ordua automatikoki aldatuko zait. Berriro ere Chestertonen “Ostegun izan zen gizona” irakurtzen hasi beharko

Arnasa galtzen

Idazkiek arnasa izan dezaten sortu zen puntuazio sistema. Orain bi mila urte pasatxo hasi ziren testuak puntuatzen, baina Errenazimenduan arautu zuten sistema. Ordutsukoa da puntu eta koma, komaren arnasaldi laburraren eta puntuaren geldialdi pausatuagoaren arteko erdibideko deskantsua. Testuaren arnas beteko hauspoa da; euskarak biziki eskertzen du.

Kontua da frantsesak kezkatuta daudela puntu eta koma desagertzeko zorian omen dagoelako, eta frantsesen kezka barreiatzen hasita dago beste hainbat hizkuntzetara ere: gaztelaniara, besteak beste.

Euskaraz zer nolako osasuna duen? Berripaper honek atzo zekartzan iritzi artikuluak orraztu eta gero (hamasei denera), aski izan nituen hatzak

Eskularruak

Orain asko nire herrian bazen industrial aleman bat bostekoa ematen zuena eskularruak kendu gabe. Langile zarpailaren batek kutsatzeko beldurrez bizi omen zen. Tamalez, ez dut ezagutu haren bosteko klasistari eskularruak jantzita erantzun zion langilerik. Gurean langileak eskularrurik gabe dabiltzalako izango ahal da

Metafora

Udaberriak negua ekarri du. Edo, metafora pertsonalizatuz, udaberriak negua ekarri digu.

Aberri Eguna ospatu berri, irakurleari berehala bururatuko zaizkio metaforaren aplikazio politikoak; datorkiguna beltz pintatzen duten arrasto eta ebidentziak. Oporrak bukatu berri, irakurleari aise bururatuko zaizkio aplikazio sozialak ere; edo aisiari buruzkoak. Denok ere zahartzen ari baikara, metaforak sujeritzen ditu aplikazio biologiko psikologikoak ere, beren zama ironiatsuarekin eta guzti.

Literatura lur berrien konkista zela zioen euskal poeta bati, bere poesiak zer egingo zuen indioekin, horixe galdetu zion beste poeta batek. Metafora guzti-guztiak joan-etorrikoak baitira. Buelta erraza dutenak. Horregatik, udaberriak ekarri digun neguari esker, ura izango dugu; eta mendiak zuri daude eskiatu nahi duenarentzat.

Metaforak metafora, errepideak arriskutsu daudela abisatu omen du denbora-iragarleak.

OHARRAK (post scriptum)

Itomen santu

Gure haurtzaroko elizetan irudi guztiak estaltzen zituzten zapi more batez hamabost egunez. Erretaularen erdi-erdian gurutzea, soilik gurutzea, gelditzen zen estali gabe: gure arreta guztia hildakoaren irudian zentratzea, hori bilatzen zuen, besteak beste, neurriak. Nik, ordea, arreta gurutzean jarri ordez, zapi moreen atzean zeuden irudiak imajinatu nahian eta haiekin jolasean pasatzen nuen elizkizunen luzea. Aingeru pitilinduna lokalizatzen nuen, eta jiraka jartzen nuen San Pedrok oinpean zeukan atlasa, eta faraoien Egiptoraino egiten nuen ihes, edo baita Santiyoko errota zaharreraino ere, Jesusen familiaren asto buruhandian

Atentzioa prestatzen

Lagun arte tutti-busti batean nengoela, eskola umeen euskararen nolakoa ekarri du solasak. Nire jarduna optimistegia izango zen, lagunetako batek utopikoa deitu baitit. Eta, nik ezer erantzuterako, lagunak hor erakutsi dit bere alabaren irakasleak etxera bidali dion ebaluazio-oharra.