Orduarena

Kanpoan gaudenoi oso zaila egiten zaigu Euskal Herriko Unibertsitatean zer gertatzen ari den ulertzea, baina gure ezintasunaren kulpa ez da gurea bakarrik. Unibertsitatearen beraren egiturak gizartearekin komunikatzeko ezintasun ia berezkoa betikotzen du.

Unibertsitatea gizartearen erreferentzia garbia zen garaietan, erakunde akademikoak gizartea kritikatzeko eta gidatzeko ahalmena zuen. Bere eragina intelektuala baldin bazen ere, itzal horrek handia zuen proiekzioa. Baina aspaldi joanak baitira garaiok, nostalgia ez da motorerik egokiena aurrera begiratzeko: Unibertsitatean buruargi asko dago, inork ez du zalantzan jartzen, baina ez dago buruargien batura intelektualik. Ez dago, zentzurik zorrotzenean, unibertsitaterik.

Baina jakinik ere ez dela garai batekorik itzuliko: nago unibertsitateko erlojuak ez duela kaleko ordurik markatzen, ezta estamentu desberdinen arteko liskarren garaian ere.

OHARRAK (Psot scriptum)

Esanak esan, hona, hala ere, kezkagarriena: gaurko unibertsitateek, onenean, ikasleek beren ofiziorako behar duten ezagutza bermatzen dute, baina ez ezagutzarenganako maitasuna

3 thoughts on “Orduarena

  1. UPV/EHU lehenego eta behin unibertsitate espainol bat da Euskal Herrian kokatua, bertako langileria (irakasle zein azpkoak) espainolak dira nahiz eta euskaraz jakin, bestela nola uler daiteke EZ manifestua atera ondoren lortutako emaitza.
    Bestetik I

  2. Beltzek bozka dezatela, eta bake santua, azken finean horiek ere espainolak dira, euskaraz jakinda edo gabe. Ikasleei zentzun unibertsala ezartzeko gai badira, beste guztiei ere mizpira-salda, pintterdiko “kudeaitor”-ak azpikontratatu barik.

  3. Ordua da bai, utzikeria izugarri onen azterketa sakon bat egiteko. Sasi poterearen linboan, asko dira lokartuak egon eta bizi direnak. Baina ohikoa da ere, erakunde akademikoetan. Bereziki, antolaketa zentralizatua duten egituretan, adibidez Frantzian eta Espainian ( itxurakeriak aparte ). Behar bezala heziak diren kudeatzaileak eta erabiltzaileak hautatu eta nahikoa da. Hala ere, badakigu, hor barruan, ardura handiarekin jarduten dutenak, badirela, egoeraz kezkaturik. Hori jakinda, harrigarria da, ohartzea, nolako oihartzun eskasa izan duten, hedabidetan eta gizartean gune horretatik sortutako iritsiek, adibidez, Ibarretxe Lehendakariaren asmoen inguruan. Horrelako une erabakigarrietan, inguru giro nahasiari erantzunez, egiazko intelektualek aurkitzen dute, berea duten sena, politikan esku hartzeko. Eta jasangarria ez denari, elkarturik aurre egiteko. !…Intelektualen mundua beti ezin helduan, nonbait. Eta ez diot gaizki denik…Baina horrelako ekimenek ondorio erabakigarriak izan dituzte historian zehar. Nik gogoan dut, bereziki, Algeriako gerratean Frantziako 121 arduradun intelektualek izenpetu zuten agiria. Filosofikoki era askotako izenpetzaileak ( Fran

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude