Jabetza

Telebistaren aurrean dago, Phoenix zundaren irudi trukatuak ikusten Marteko zoruan pausatzen ari dela. Orain urte gutxi batzuk emozio bertsuz ikusi zuen Spirit trepetatxoa ere gauza bera egiten.

Baina bere arretaren atzean dagoen guztia ez baita jakin-min zientifikoak eragina, aspaldiko egunkari baten puskatxo bat atera du karpeta urdin maiztu batetik. 1949ko albiste bat da eta bertan dio James T. Mangan izeneko amerikar aberats batek espazio osoaren jabetza erregistratu duela notario baten aurrean.

Txantxa bat dirudi. Ez da. Espazioan beste zibilizaziorik balego, zer gerra ekarriko lukeen ilustratzen du. Kolonek Amerika deskubritu zuenean, konkistatu ere egin ez zuen ba, haren abizenetik kolonizatu aditza sortzerainoko kemenez?

Eta zierto daki Marten edo beste bazterren batean gu bezalakoak baleude, haiek ere konkistatu egingo genituzkeela eta unibertsoa kolonia bihurtu

6 thoughts on “Jabetza

  1. Entzunda daukat Estatu Batuetako musika-talde batek isiltasunaren jabetza erregistratu zuela. Dirudienez, disko batean minutu bateko isilunea grabatu zuen eta izena jarri zion piezari. Harrezkero, diskoren batean “X” denboratik gorako isiltasun-tartea baldin badago, kanta plagiotzat jo omen dezakete eta jabetza-eskubideak eska omen ditzakete. Epaiketaren bat irabazi dutelakoan nago (seguru ez nago).
    Gure aita zenak esaten zidanez: hamar aldiz jaiota ere, bizitzari usainik ere ez diozu hartuko, seme.

  2. Anjel, zure idazki honetan aditzera eman gura duzu “kolonizatu” aditza “colon” abizenetik datorrela? Oso zaharra behar, orduan, Colondarren oinetxea, kontuan izanik erromatar zaharrek ere koloniak zituztela… bueno, dakienak jakingo du.

  3. …dena dela, (gaur “zure” egunkari honetan irakurrita)ikusita beste gizakilo berde batzuek kolonizatu berri dutela beste espazio hori, ziberespazioa alegia, eta euskal herritar bat abduzitu, atxilotu (edo jarri zu bezalako demokraton abizenetik hara sortutako gura duzun aditz faxista)duela interneten bidez “terrorismoa goesteagatik” (bai, aurreko “gure” egunkari hura ixtea ahalbidetu zuen aitzaki demokrata berbera), baja hartzen dut eta gaurtik aurrera, Berria barik, “beste egunkari” hori erosten hasiko naiz, eta zuei jabedunak eman diezazkizuela sosak, gobernuak edo, eta Sibiliako euskaldunek irakur dezatela haien modurako panfleto hau. Eta hizkuntza honetatik ere dimititu behar badut, horixe egingo dut. Zenbat “eta”, ezta? Joskera txarra, besterik ez, Ahumada Jauna.

    Juan Carlos Primeiro megaitsasontziari buruzko zutabetxorik egiten duzunean, hori bai, abisatu, demokrata espa

  4. Josemariri erantzunez: Aipatzen duzun isiltasunaren kontu hori ez da guztiz horrela. Kasu ezagunena John Cagena konposatzailearena da. Honek 50. hamarkadan 4’33” segundu pieza “isil” ezaguna idatzi zuen eta orain urte gutti pop kantari ingeles batek antzeko pieza bat gehitu zuen bere diska batean. Cagen oinordekoek (John cage 9an zendu zen) epaiketara eraman zuten, baina ez isiltasuna erabiltzeagatik (edo isiltasunaren autoretza erreibindikatzeagatik) baizik Cagen “sinadura” erabiltzeagatik, ingelesak Cage eta bere izenean sinatu baitzuen kantu isila. Isiltasunak, zorionez, oraindik ez du jaberik…

  5. Aupa berriz ere,

    Ez naiz ni orain hasiko copyrightak defendatzen, are guttiago horrelako kasu batean… egia erran, zalantzak ditut Cage-k, bizirik balego, horrelakorik onartuko ote zuen…(eta hala balitz, hori desilusioa!).

    Dena den aipatu dituzun adibideetan BBCk epaiketaren nondik norakoak garbi xamar uzten baditu ere David Bravok ez du gehiegi azaltzen kasua eta gaizkiulertuak sor ditzazke. Afera honen alde umoretsu eta absurduak alde batera utzita Batt/Cage kasuak garbi uzten du arazoa ez dela isiltasuna bera, egilea baizik, Batt-ek (Cage omendu nahiean) bien izenean sinatu baitzuen kantua.
    Are gehiago, Cagek 4’33” segundu proposatu zuenean, etzuen isiltasuna sortzeko helburuarekin egin, inguruan ditugun zaratak entzunarazteko baizik. Beraz, ez da guziz zilegi lan historiko hau guztiz isila dela erratea…. beharbada historiako lan zaratatsuena?

    Horren adibide garbi bat, UBU artxibo zoragarri hortatik ateratakoa:
    http://www.ubu.com/film/cage_433.html

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude