Mingote, hirugarrenez

Hirugarren honetan, Mingoteren testuak (?) dio ikasten ari den umearengatik:

“Euskaraz ikasten du. Terrorismoaren biktima da, nahiz berak oraindik ez jakin.”

Gaurko ABCn agertu da.

17 thoughts on “Mingote, hirugarrenez

  1. Mingotekeriak gorabehera, errua argitaratzen uzten diotenena da. Zergatik uzten dioten argitaratzen da galdera. Horrekin zer lortu nahi ote duten da kezka. ABC eta enparauek badute estrategia bat; are gehiago esango nuke: badute estrategia terrorista bat. Gatazka lortu nahi dute, gorrotoaren bidez. Aurretik hazia erein, bazterrak harrotu, arragoan bateraezin direnak ere nahastu… gero jantziko dute ‘kulturaz’, Savaterrez, Gorriaranez… hizkuntza komuna eta bakarra aldarrikatuko dute… eta beren pentsamoldearen beste muturrean gaudenak ezjakintzat hartuko gaituzte, euskara bera hizkuntza izatetik dialekto izatera eramango dute… Historia ez da horrenbeste aldatu, ezta?

  2. “Cara al sol”-aren semeak dira bai Mingote, baita bere moduko enparauak ere. Berriro diot, ZABOR FAXISTA. Espainia “Una, grande y libre” bat lortu nahi dute, inoiz izan ez dena. Espainia sekula santan ez da izan ez bat ez handia eta hare gutxiago askea. Lelo kaka zahar faxista bat besterik ez da hori.

  3. Marrazkiaren ume koitaduak Xabiertxoren ifrentzua dirudi… Bestalde, interesgarria, oso interesgarria litzateke atzean dauden guraso tristetuen nondik norakoak taxutzea. Mingotek eta haren kastakoek hain falta duten Escuela Nacional Cat

  4. Ergelkeria horiek zertara etortzen dira, hemen…Jakinaraztera han, nonbait, Madrilen (edo Parisen) asper- asper eginda txupatzen duten kaka, ala jakinean hemen ere, usain berezi hori askoren gustukoa dela, bazterrak girotzera eta mingostera. Eta gu, bidean jartzen dituen amarru guztietan, behaztopa egiten. Mingote haro-haro egonen da…

  5. Nik uste dut oso interesgarria izango zela Berriako kazetari batek Mingoteri elkarrizketa bat egingo balio. Horrela, aukera edukiko zuen Mingotek azaltzeko bere idea arrigarri hori, terrorismoaren ondorio bat dena euskaraz ikastea. Oso interesgarria izango zen jakitea zer datuak dauzkan bere idea bermatzeko, edo, alderantziz, zeharo asmatutako idea bat den. Interesgarria izateaz gain, uste dut dibertigarria izan zitkeela ikustea zer ondo edo zer gaizki moldatzen den Mingoteren ikuspuntua gaur egungo Euskadiko errealitatera. Nik oso gustora irakurriko nuke halako elkarrizketa. Nolanahi ere, azkoz intelingenteagoa elkarrizketa egitea ulertzen ez duguna gorotzaren parean jartzea baino.

  6. Espainiar madarikatu hauek pentsatzen dute mendiko ganadua garela. Inoiz ez gaituzte errespetatu eta orain hare gutxiago. Humilazioak, isekak…”mira ese casero” eta gisa horretako perla ederrak. Aurreko urtean, San Ferminetan, Euskal Herriko armarria zuen zapi gorria neraman, Euskal Herria garbi asko irakurtzen zelarik eta taberna batetik irten nintzenean, azeituna beltz koloreko gizaseme bat deiadarka, Patxi!! Patxiiii!! Patxiiii la ostia! (Nire euskaltasunari barre egiten). Atzera begiratu nuen eta niri begira jarri zen. Pero tu no eres Patxi?? Buelta eman nuen eta neure artean pentsatu nuen: Ez, ni Patxi ez nauk, baino hi izengo haiz gari lehorra ta puta semie nahikue daon leku batekue. Antzemana dek hire mutur beltz hori eztala hamengue.
    Mingotek hobe luke arkatza ipurdiko zulotik sartuko balikik.

  7. Bai Juanma, arrazoia daukak.Barkatu. Baino amorrazioak hori pentsarazi zidan. Jende jator askoa ere bazegok hor behekaldean, denak ez dituk igualak. Extremadurara joan nitxuan orain dela 2 urte eta hango zuhaitz azpi batean bertako gizon bat zegoan. Nongoa nintzen esan zitean eta esan nitxoan euskalduna nintzela. Bere hitzak ondorengo hauek izan zituan: “Los que se fueron de aqui hace a

  8. … “gari lehorra ta puta semie nahikue daon leku batekue”. Barkamena eskatu duk, Monigote, eta bejondeikela! Baina ez nauk oso lasai gelditu, egia esan. Horrelako asko botatzen al dituzue lagun artean (Azkoiti edo Azpeiti inguru horretan, hire idazkeragatik sumatzen dudanez). Barkatuko didak, baina izututa geratu nauk…

  9. Non ote? Josu- ion ekin asmatu zuelakoan… Inertzia dela eta, desbideratua nonbait, egon da. Baina lasai, zure xabater ere giroa mingoste lanetan buru belarri sartua da. Hala, irrikan bazira, laster Iru

  10. Bai, arrazoi duzu, izan ere terrorismoak euskara ikastea galarazi nahi baitu.

    Izan ere, inperialismo kolonialistek eta kolonizazio semiotiko, mediatiko eta linguistikoak hori baitu xede, euskara espainiarak eta frantziarak ordezkatzea; alegia, euskal Herria frantziar Herrian eta espainiar Herrian bilakatzea.

    Izan ere, euskal Herria euskararen Herria baita. Eta, Mongitek badaki! Bere inkontzienteak laprast egin dio!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude