Koadrila

Koadrilarena nerabeen erakunde sozial ohikoa da mundu osoan. Baina, nik dakidala, koadrilak, bere zentzurik itxienean, Euskal Herrian bakarrik irauten du heriotzak banatzen gaituen arte. Nerabezarotik hasi (koadrila hausketak modu tragikoan bizitzen dira) eta zahartzarora arte (

Oparia

Hogei bat urteko gazte bat dabil gure etxe aurrean batera eta bestera begira. Motxila bat darama bizkarrean. Burua jasotzen du balkoiak eta leihoak dauden aldera. Nik, etxeko balkoian bainengoen, burua erretiratzen dut bizkor-bizkor, gazteak ikus ez nazan. Halako batean, gazteak salto egiten du hesi baten gainetik eta gure etxe aurreko orube abandonatura sartzen da. Horma zikin baten aurrean gelditurik, batera eta bestera begiratzen du berriro. Motxila kentzen du gero eta trepeta batzuk ateratzen ditu bertatik. Spray batzuk, inondik ere. Pareta margotzen hasten da abiada handian, guztiz kontzentraturik, ez baitu jada begiratzen inor zelatan ote duen. Bizi-bizi, letra elkar josiez osatutako grafiti polit bat pintatzen du. Gero, etorri bezain azeri alde egiten du.

Gure balkoitik bakarrik ikusten da grafitia. Ez baitut gaztea ezagutu, tamala zait ez jakitea nori eskertu behar diodan oparia.

OHARRAK (Post scriptum)

Grafiti efe batez idatzi nuen, ez bi eferekin, eta Berriakoek errespetatu egin zidaten. Xuxenek bigarren aukera onartzen du, ez lehenengoa. Sarasolak, ordea, lehendabiziko aukera, nik erabailitakoa, dakar bere hiztegian.

Nori kasu egin?

Karisma

Lider karismatikoak falta omen zaizkigu. Gauden zulotik aterako gaituztenak. Baina karisma hitza entzun orduko, errezeloaren ileak lazten zaizkit, erlijiotik politikara ekarritako kontzeptu guztiekin bezala.

Karisma, hitzaren jatorrian, berezko grazia da. Jainkoak doan emandakoa. Eta balizko karisma bat baliatu nahi izaten duen liderrak, aktore sukartuenek bezala, arrisku sekulakoa du: zeruak

Elitista

Naturarik gabe geratu ginen, natura zena paisaia bihurtu baikenuen. Paisaiarik gabe geratuko gara, ez baitugu etsiko paisaia dena autobide edo etxe bihurtu arte. Ez dugu Venezia hondoratu eta Pisako dorrea guztiz hondatu arteko onik izango. Ederra behar du oso El Calafatera 4×4 batean joan eta Pepito Moreno puskatzen ikusi eta burrundara entzuteak.

Ukitzen dugun guztia izorratzen dugu.

Horiek eta horien antzekoak esaten ari nintzaion nire adiskide bati, oso haserre dabil-eta Ekaingo leizearen erreplika dela-eta. Kopia eta pastixeek gogaitu egiten omen dute, berari orijinaltasuna gustatzen omen zaio. Ea nork ukatu behar dion, eta zeren izenean, kobazulo orijinalera sartzeko eskubidea

Txapelduna

Memoriaren lanbro artean galtzen hasiak zaizkio joan den Eurokopako partidarik bikainenak, baina zuzi piztu berri bat bezain gartsu dauzka Nadalen azken garaipena edo joan zen igandeko estropadan Orioko mirotzek, kaleari esker baina kale egin gabe, lortu zuten balentria. Atzo, berriz, Hautacam-eko jardun txirrindularia ikusteko ordua noiz iritsiko zain egin zuen lantegiko ordutegi intentsiboa. Luze egiten ari zaio olinpiadak hasi arteko tartea

Estutu lerroak!

Espainiako erregearen argazkiak erretzeagatik, kartzela edo isuna. Asko izan dira horrelako gertakariak. Eta etorriko direnak. Azken bolada handian, ordea, adierazpen askatasuna aberastu ordez, gogotik ari dira koipeztatzen Espainiako Juan Carlos erregea babesteko gantza. Mehatxua da, nonbait, monarkiaren aldeko erretorikarik behinena.

Ondo gogoan dut Borbondarraren aholkulari militar batek esandakoa, baina ez haren izena. Kargua utzi zuenean, galdetu zioten ez al zuen memoriak idazteko gogorik, eta militarrak, gutxi gorabehera: