Oparia

Hogei bat urteko gazte bat dabil gure etxe aurrean batera eta bestera begira. Motxila bat darama bizkarrean. Burua jasotzen du balkoiak eta leihoak dauden aldera. Nik, etxeko balkoian bainengoen, burua erretiratzen dut bizkor-bizkor, gazteak ikus ez nazan. Halako batean, gazteak salto egiten du hesi baten gainetik eta gure etxe aurreko orube abandonatura sartzen da. Horma zikin baten aurrean gelditurik, batera eta bestera begiratzen du berriro. Motxila kentzen du gero eta trepeta batzuk ateratzen ditu bertatik. Spray batzuk, inondik ere. Pareta margotzen hasten da abiada handian, guztiz kontzentraturik, ez baitu jada begiratzen inor zelatan ote duen. Bizi-bizi, letra elkar josiez osatutako grafiti polit bat pintatzen du. Gero, etorri bezain azeri alde egiten du.

Gure balkoitik bakarrik ikusten da grafitia. Ez baitut gaztea ezagutu, tamala zait ez jakitea nori eskertu behar diodan oparia.

OHARRAK (Post scriptum)

Grafiti efe batez idatzi nuen, ez bi eferekin, eta Berriakoek errespetatu egin zidaten. Xuxenek bigarren aukera onartzen du, ez lehenengoa. Sarasolak, ordea, lehendabiziko aukera, nik erabailitakoa, dakar bere hiztegian.

Nori kasu egin?

One thought on “Oparia

  1. Polita kontatutakoa. Asmatutakoa edo benetako kontua ote? Zalantza horrek, idazle batek kontatutakoei xarma gehitzen die.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude