Barka eske

Barkamena eskatu beharrean nago blog hau hain abandonatuta uzteagatik. Ez nuen agur ere esan. Oporrak aitzakia ezin hobeak dira horretarako, egia da, baina espero dut nik hori baino aitzakia hobeagoa izatea: nobela bat idazten ari naiz, egunaren ordu emankorrenak aprobetxatuz eta udako plazerei oso tarte txiki laburra emanez.

Buruan aspalditik nerabilen gai bat jorratzen ari naiz, eta azken hilabeteotan asko aurreratu dut lana. Une honetan, ordea, ez atzera ez aurrera nago, eszena batean itota, zalantzak baititut eszena beharrezkoa den ala ez.

Eta zalantzekin nengoela, bloga etorri zait gogora, eta aitormentxo hau egitea otu zait. Ez dakit zulotik ateratzen lagunduko didan, baina adore eman dit nota hau idatzi eta berriro nobelara itzultzeko, ea ataka gaiztotik irteten naizen

Ez adiorik

Zutabe honek ere hitz beste egiteari utzi eta oporrak hartzen ditu. Senekak Luziliori idatzitako gutunak berrirakurtzen harrapatu nau azkeneko egunak, eta orriari orri nenbilela, zertarako idatzi? galdera betikoaren erantzunik behinena topatu dut aspaldi egindako azpimarra luze batean: