Emozioen itzultzaile

Gaur, San Jeronimo, itzultzaileen eguna. Bibliaren Vulgata itzulpena eskuan duela agertzen da beti ikonografia klasikoan. Santuaren atzean, berriz, haitzulo bat, itzultzaile batek bere lanerako behar duen bakardadearen adierazgarri. Santuaren oinetan, ezker-eskuin, asto bat

Deabrua

Denbora dezente emana naiz ahozko ipuingintza aztertzeari, eta bazter orotan topatzen bainuen deabrua, demonologian ere interesatu nintzen. Kontu bitxi asko ikasteaz gainera, Corrado Balducciren berri izan nuen. Vatikanoko exorzista famatua eta demonologian aditua, deabruak mundu modernoan egiten omen dituen agerpenei buruzko kezka zuen bere lanen giltzarri.

Deabrurik balego, non eta nola manifestatuko litzatekeen gaur, nik ez nuke zalantzarik: diruaren aldarean. Begi-bistakoa da, ordea, ez naizela Balducci: exorzistak uste zuen rockaren bidez manifestatzen dela deabru modernoa, rocka duela Txerrenek bere mezu subliminalak hedatzeko modu sutsuena.

Balducci hil berri dela jakinik, irudimenak txango deabrutua egin dit hileta-elizkizuneraino: gregoriano musikari gailenduz, diru eskean dabilen rock talde bat ari da eliz atarian Rollings-en Sympathy for the devil (Deabruarenganako sinpatia) kantatzen.

OHARRAK (Post scriptum)

Iban adiskidearen mezu bat jaso dut abisu emanez errukia dela eta ez sinpatia Sympathy hitzaren ingelesezko adiera nagusia. Eskertzen diot abisua, ez zehaztapenagatik bakarrik: sinpatiaren eta errukiaren arteko antzei eta desberdintasunei buruzko hausnarrean jarri nau.

Zer alde dagon sufritzen ari denarenganako erruki sinpatiarik gabearen eta sinpatiadunaren artean?

Sinpatia ez da errukiaren itzal ezinbestekoa, eta horrek Voltairerenganaino

Eros erosten

Prostituzioari buruzko debatea espainiar hedabideetan. Bi berripaper begiratu ditut. Bere burua ezkertiartzat daukan periodiko globalizatuak bi orrialde eskaini dizkio gaiari, editorial kutsuko bi titularrekin:

Tximua

Afaria prantatzen ari naiz, etxeko telebista piztuta dago. Eguneko albisteak ez dira izan suziriak botatzen hasteko modukoak. Kirolen txandan, arraun talde bateko zuzendari-edo bat hasten da hizketan. Tipoaren tonu harroak nire sukaldari lanetatik ateratzen nau. Burua jasotzen dut, belarriak erne jartzen ditut. Bere klubak ez dakit zein arraunlariri egin dion eskaintzaz ari da.

Goroldioa

Itxi itzazu begiak eta saia zaitez gogoratzen atzo hil zutenaren izen-abizenak. Arruntak dira, ez dira gordetzen zailak. Gainera, izen-abizenok oihartzun bat baino zerbait gehiago dira gaurko periodiko eta albistegietan. Ohiko izen bat, abizena ere ohikoa, milatan errepikatuak. Izen-abizenok ez dute, ordea, gure kontzientziako burrundara estaltzeko adina indar izango: ez dira gure memorian pausatuko, laster ere laster izen-abizen lanbrotu batzuk bihurtuko dira aspaldi ahaztu zitzaizkigun ehunka izen-abizenen artean. Gure zereginetara itzuliko gara; euririk bada, aterkia zabalduko dugu; eguneroko jardunaren goroldioak beste biktima baten memoria estaliko du.

Atzo kendu ziotena ez du gehiago eskuratuko. Ez zaio inoren hitzik iritsiko, galdua du betiko hola edo gracias bezalako hitz sotilekin erantzuteko arnasa.

Beste biktima bat. Eguneroko jardunaren goroldiopean, izen-abizen batzuk.

Bertan goxo

Nork juzkatzen du euria? Nork esan dezake deus txarrik nahiz onik gauak egunari segitzeari buruz? Antzera samar merkatuarekin eta diruarekin ere: juzgu moralen gainetik edo aparteko eremu ikusezin batean daude. Ulertzen ez dena nekez juzka daiteke; halaber, ezinezkoa da baloreen arabera juzkatzea baloreen mundukoa ez omen dena. Globalizazioaren lanbrotan bertan goxo eginik, diruak eta merkatuak aspaldi lortu zuten kontrolen katea gainetik kentzea.

Laissez faire, laissez passer, l

Aukera

Iritsi da olatua, harrapatu gaitu berriro Donostiako Zinemaldiaren zurrunbiloak. Ur-jauzi urterokoak dakarren gai berari heldu behar astunak, ordea, hitz beste egiteko gogoa

Zaharrak berri

Zirarda apezpiku bakiotarra hil berri, lausoak nituen oroitzapenak: Franco ez zuela begiko, atzerakoienen erresuman in medio virtus bilatzen zuela, Burgosko prozesuaren kontra zegoela, Iru