Zoriona, meme

Meme bat iritsiko balitzaizu posta elektronikora eta ez balekizu zer den, neuk ere ondo ulertzen ez dudan erantzun bat eman diezazuket: gizaki batetik bestera transmititu daitekeen informazio kulturalaren unitate bat omen. Baina postara iritsi zaizuna zure iritzia eskatzen dizun lagun arteko ekintza sinpatiko bat da.

Zoriontsu egiten nauten garrantzirik gabeko sei gauza izendatzeko eskatzen dit niri iritsi berri zaidanak. Deigarria egin zait lehen begiratuan. Gainera, lagun artekoa izateaz gainera, gizaki batetik bestera transmititu den informazio kultural bat ere ekarri dit, baina guztiz okerra: gauza handi sonatuek dakartela zoriona.

Ez dut memeoi erantzuteko ohiturarik, eta ez naiz orain ere sokan sartuko, zoriontsua-edo egiten nauen zerbait ez baita sekula garrantzirik gabea. Apala, klaru dakit baietz. Laua, xaloa, xumea eta tolesgabea ere bai. Garrantzirik gabea, aldiz, nipadeus!

OHARRAK (Post scriptum)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude