Gazte bizi

Ama, alaba bezain arin jantzita; aita semeari pilotan irabazi nahian; irakaslea, ikasleen hizkera arduragabe berarekin; hezueriak jotako artista zaharra perfomance akrobatikoak egiten. Gaztea eredu, gaztetasuna helburu, gure munduak buelta guztizkoa eman dio orain arteko ereduari.

Ez da, nonbait, aski: egunotan munduko soziologo entzutetsuenak bildu dira Bartzelonan, daukagun eta datorkigun mundua deskribatzeko. Adituen artean, Michel Maffesoli, tribu urbanoak espresioa asmatu zuen huraxe. Soziologo frantsesak gazteen arazoez mintzatu behar zuen, baina esan du iraungitzen ari dela gazteen arazoez jarduteko egokitasuna, laster gaztetasunaren ideiak ez duela zentzurik izango,

6 thoughts on “Gazte bizi

  1. Ez ba, gaztetasunaren poza ezin daiteke eduki gaztetan ez bada, bizitza guztia aurretik edukitzeak ematen bait du poz hori. Gazte ez zareneko poza bizirik egotearen poza da. Zein poz da hobea? Noiz zaude pozikago?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude