Justiziaren pastela

Justizia independentea da. Alderdi politikoak, berriz, justizia independente baten zale amorratuak, kontu jakina da, eta oraingoan ere kemen txalogarria erakutsi dute logikaren gerriari koska bat gehiago egiteko orduan: Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia berritu behar, eta proposatu dituzten kide guzti-guztiak afiliatuak dira elkarte judizialen batean. Aurrerapauso sekulakoa da: hogei kidetatik, hamazazpi bakarrik ziren afiliatuak orain arte, baina justizia penagarri zegoen sasoiko kontuak dira. Orain, pastelaren osagai guzti-guztiak dira afiliatuak. Egia da bi urte behar izan dituztela osagaiok adosteko, baina ahaleginak mirari gozoa ekarri du: justiziaren independentzia gorde nahi zuten, eta justu da independenterik gabeko kontseilu bat lortu izana, justu da afiliatuen guztiz esku utzi izana justiziaren independentzia.

Entzun bitez txaloak. Merezi dituzte.

OHARRAK (Post scriptum)

Ez dut aipatu proposatutako epaile horietako asko

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude