Ikusezinak

Udak eman duen albiste bitxi deigarrienetakoa, Estatu Batuetako zientzialariek asmatu duten sistema, eguzki-izpiak desbideratu eta hiru dimentsioetako gauzak ikusezin bihurtzeko. Adituek-eta asmazioari ikusi dizkioten aplikazioen artean, gerra eta espioitza daude, nola ez. Ez naiz kontu berriei alde txarrak bakarrik ikusi zale, baina kontuan hartzekoa iruditu zait asmakizunari ikusi zaizkion aplikazioak gerraren-eta bidetik joan izana. Aurkikuntzaren atzean Pentagonoa egoteak ez du errezeloa gizendu besterik egiten. Georges Wells idazleak ere, Gizon ikusezina nobela idatzi zuenean (Miren Arratibelek euskaratua), gaizkile imajinatu zuen bertako pertsonaia.

Aukeran, ordea, nahiago nuke justu kontrako asmazio bat, pertsona ikusezinak (sufritzen duten zernahi koloretako biktimak) ikusaraziko lituzkeen eta gure kontzientzia suspertuko lukeen akuilu bat. Humanitateari baliagarriagoa litzaioke.

OHARRAK (Post scriptum)

Gizon ikusezinaz hitz egiterakoan mundu guztiak

One thought on “Ikusezinak

  1. Ikusezinak, ezinikusiak gainditzeko. Niri Fernando amezketarrarena omen den ateraldia ekarri dit gogora kontu honek. Asto parea saltzeko hala esan omen zion erosleari: ikuilu berean egon arren elkar ezin zutela ikusi. Erosleak elkarrekin haserre zeudela pentsatu, baina astoak itsuak izan… Asmatzaile hauek asmatu dutena ere ezinikusiak kittatzeko erabiliko ote duten beldurra, Anjelek aipatutako ikusezinak ikusteko itsu direnean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude