Izenetik izanera

EAJk Madrileko aurrekontuak babestuko dituela, kontu segurua dirudi, baina Erkoreka diputatu jeltzaleak esan zuenetik ahalik tajada handiena atera nahi zutela, tajada euskaraz nola esan enplegatu naiz, munta handikoa baita jeltzaleen ertz pendular bateko politikari euskaraz ere izena ematea. Hiztegietara jo nuen, bada, tajada adierazkorraren adierazkortasun bertsuko baliokide baten bila. Tajada gutxi, ordea, hiztegietan: ematen zizkidaten xerra edo mozkin hitzak oso motz geratzen zitzaizkidan, indargeak; eskura neukan txingarra ere, baina euskaldun guztiz gehienek ez lukete tajadarekin lotuko.

Askotan bezala, herri erabileratik etorri zait argia. Bisigu partila egiteko ordu tripa-zorrian euskaldun pikaroak ez zuen ba

4 thoughts on “Izenetik izanera

  1. Ederra eta egokia, Andu, egin duan trontza-lana. Normala, trontzaz ebakitako pasara onenak ‘trontzo’ izatea. Eta, eskerrak, bidebatez, gure Pernandorekin gomuta haizelako: bazekian hark, bai, batere egokiak ez ziren ‘trantze’tan ‘trontzo’ onenak ateratzen. Pernando gurearen ‘pasadizoak’ irakurtzeko esan beharko ote ziegu gure politikariei? Bego, halaxetan.

  2. Niri ere tankera beretsuan heldu zitzaidan istorioa…Frantsesa, alemana eta euskalduna bisigua egoki banatzen asmatu ezinik. Halaxe bota eman zuen gureak:
    “Frantsez, la kabez:
    aleman, la buztan;
    euskaldun tonto erdiko trontzo”.
    Andurena osatz aldera…

  3. Aupa Anjel. Polita gaurkoa ere. Zure “trontzo”aren antzera, niri “mokadua” etorri zait gogora “tajada”ren pareko. Azken finean, erdiko trontzo hura ere mokadu ederra izango zen jan zuenarentzat…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude