Ironiari dei

Atzoko egunkarien azaletan (baita berripaper honenean ere) bi albiste, nork bere ikuspegiaren araberako garrantzia emanez batari zein besteari: ANV legez kanpo uztearena batetik, polizia baten autoari jarritako bonbarena bestetik. Azal bati begiratzen diot orain, beste bati segidan. Ohart naiz politikan ez dagoela aurrez erabakitako ondorioak ateratzen jardutea baino kontu ohikoagorik.

Hartan, Siziliaz gogoratu naiz, baina ez ustelkeria, mafia edo horrelako erresorte aurreikusiren batengatik, Leonardo Sciascia idazlearen kezka batengatik baizik. Siziliak kezkatzen zuen, baina ez zekien zer egin Siziliari zulotik irteten laguntzeko; eta idazleak galdetzen zuen: nola izan naiteke siziliar? Ez omen zeukan erantzunik. Andrea Camilleri idazleak eman berri dio erantzun bat Sciasciari: siziliarra soilik izan liteke ironia askorekin.

Ironiak hartuko ahal dio nire baitako lekua asperdura zein etsiari

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude