Goroldioa

Itxi itzazu begiak eta saia zaitez gogoratzen atzo hil zutenaren izen-abizenak. Arruntak dira, ez dira gordetzen zailak. Gainera, izen-abizenok oihartzun bat baino zerbait gehiago dira gaurko periodiko eta albistegietan. Ohiko izen bat, abizena ere ohikoa, milatan errepikatuak. Izen-abizenok ez dute, ordea, gure kontzientziako burrundara estaltzeko adina indar izango: ez dira gure memorian pausatuko, laster ere laster izen-abizen lanbrotu batzuk bihurtuko dira aspaldi ahaztu zitzaizkigun ehunka izen-abizenen artean. Gure zereginetara itzuliko gara; euririk bada, aterkia zabalduko dugu; eguneroko jardunaren goroldioak beste biktima baten memoria estaliko du.

Atzo kendu ziotena ez du gehiago eskuratuko. Ez zaio inoren hitzik iritsiko, galdua du betiko hola edo gracias bezalako hitz sotilekin erantzuteko arnasa.

Beste biktima bat. Eguneroko jardunaren goroldiopean, izen-abizen batzuk.

9 thoughts on “Goroldioa

  1. ezta begiak itxita ere…
    nik gaur ere ez ditut gogoratzen atzo hil zutenaren izen-abizenak, ez baxenafarroan atxilotu zituztenenak (hurrenkera horretan), ez ‘gatazkaren ondorioak’ modurik gordinenean sufritzen ari diren beste hainbesterenak; zera bakarrik dakit, ahalik eta euskaldunen (beraz, ezin erabat gatazkatik aparte) eta ahalik eta ondoen bizitzen ahalegintzen naiz une oro

  2. Xabat, mesedez, ez itzazu maila berean jarri atzo HIL zuten militarra eta baxenafarroan atxilotu (eta gauerako askatu) zituztenak.

    Ez diot ongi dagoenik, baina, mesedez, ez itzazu maila berean jarri.

    Anjel, egia da, nik ere ez ditut bere izen-abizenak gogoratzen.

  3. Ea behingoz mundu errealean bizitzera jaisten zareten, eta egunero-egunero hiltzen direnen/dituzten izengoitiak sikiera gogoratzen hasten, bizibide duin-antzekoa dutenena gutxienez, kanoika gominolak eta berun-konpitak banatzen dituztenena goratu baino lehen, hau da, PPren lelo faxistaren lelo-lerroan lerro-lerro joan barik.

    Ostantzean, batek pentsa lezake helburuak ez dituela bideak on bihurtzen, eta ez duela merezi zaborra mediatikoa, euskara batuan izanagatik ere, besterik gabe irenstea. Jatorrizko iturrira jotzea dugu horretarako,Brunetera alegia, itzulinguruka ibili barik.

    Ea zerbait berri edo honestago asmatzen hasten zareten, betiko leloa jo beharrean, ardiak ere aspertzeko modukoa da eta.

    Eta banoa Euzkadi altxatzen, benetako lana egiten. Inoiz aldamiotik erortzen banaiz gau ilunean, ez espero izar berririk isiotzea neure hamar izen-abizenak xuxen-xuxen gogoratu arte. Bi zutabetan, ahal dela. Alferrak halakoak…

  4. Joan den astean estatu espainiarrean emakume bat baino gehiago hil zuten, etxeko bortxakeria dela bide. Anjel, gogoratzen al dituzu haien izen-abizenak? Nik-neuk ez.

    Galdetu diozu zeure buruari ea zergatik galdetu diozun zeure buruari bataren izen-abizenak gogoratzen zitzizkizun eta bestetzuenak ?

    Agian, denok bezalatsu, propaganda ofizialaren atzaparretan jausten ari zara, apurka apurka, konturatu barik…

    Eta, batbatean, jabetu ere egin gabe, denok egiten dizkiogu geure buruari iritzi publikoa gidatzen dutenek nahi dituzten galderak.

    Alegia, torturatzaile, kontsulta debekatzaile eta geure buruaren azpiratzaileek nahi dituztenak.

    Atzoko hilketa negargarria da eta ETAren jarduna areago. Zer dakar horrek? ETAren bizigarri ezinbestekoak direnen alde egin beharko dugula denok? Erotuta gaude ala?

  5. Eguzkia: ez dut uste Anjelek “ETAren bizigarri ezinbestekoak direnen alde egin” duenik. Inola ere ez. Kasik iraingarria iruditzen zait “erotuta gaude” galdera hori. Uste dut Anjelen hausnarketa, bere etsipenean, baliagarria dela. Baliagarriak diren bezala gaurko Berria-n bertan agertzen diren Itxaro Borda eta Uxue Apaolazarenak.

    Apaolazarena ekarri nahiko nuke hona, bereziki ona iruditu baitzait:

    Noraino

    Hara, erantzun du ETAk. Eta nola. Eta aireari adarkadak; izan ere, zer, atzo gauean gehienok “Gran Hermano”-ri ikusten geunden, kaltetuak izan ezik noski, eta haien senideak eta lagunak… Atentatu horiek hilak baino gehiago, bat, zaurituak eragin dituzte, hamasei. BERRIAren arabera, 15 urteko neskatila bat ebakuntzaren zain dago; “P

  6. Ze errexa den, eguzkia, zure izenordearekin Anjeli mezu zuzen horiek (tonu horrekin!) idaztea.

    Hala ere, konturatzen bazara, atentatu bakoitzarekin gero eta gehiago gara ixiltasun koldar hori hautsi eta ETAren aurka ahotsa altxatzen dugunok.

    Utz gaitzazue bakean eta ez izan horrenbesteko aurpegia, norbaitek ETAren hilketa kritikatzen badu ea besteak zergatik egiten ez dituen galdetzen diozue beti. Bada hau eguneroko zutabea delako eta gaur ETAri tokatu zaiolako!

    Anjel, horrelako jendeak zutabeak idazteko gogoa kentzen badu ere, segi fuerte, batzuk estimatzen dugu zuen balentia!

  7. Atentatuen harira,hainbat zutabek bat egin dute gaia aukeratzeko orduan. Gure arazoak etxe barruan konpondu behar direla uste izan arren egoki derizkiot gaur atentatuei buruz eginiko hausnarketak. Nora goaz?ez al dira konturatzen atentatu bakoitzeko beste urrats bat atzera egiten dugula. Eta balizko negoziazio bat geroz eta urrunago uzten dugula. Eta horrela balitz, negoziaziora esertzekotan, zein abiapuntutik. Bidegurutzea bai gurea, horrelako gertakizunekin. Horrelako bidegabekeriekin, non geratzen dira apartheid-aren aurkako salaketak ilegalizazioak, presoen egoera salatzeko aldarrikapenak. Asko gara, ezkertiar eta abertzaletzat gure burua dugunon artean, egungo garaietara egokitzeko premia gorriari heldu behar diogula pentsatzen dugunak. Has gaitezen bada gure artean egoera beldurrik gabe aztertzen eta nolarebait erakundeak jakin dezala sostengutzat gaituen asko eta asko horelako atentatuekin konforme ez gaudela. Auzotan, herritan biltzen eta eztabaidatzen hasteko garaia da. Bestela akabo!

  8. Ai ama, zeinen erraz eskatzen diren Auskal Herri horretan izen-abizenak iritzia eman ahal izateko, jakinda ere benetako iritzia ematea, bateko edo besteko, guztiz deliktiboa dela… zeinen erraz eskatzen diren izen-abizenak notarioarenean hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko, nahiz eta gero ezin…

    Anjelek ez du gogoratuko planetaren defentsaren alde hildako azken horrek ze grazia zuen, baina ziur egon Ahumadako Dukearekin lan egiten dutenek den-dena gogoratzen dutela, geuk ordainduta (neuk bai, behintzat), eta parte txarrerako, noski. Hortaz, normala da gero eta “txintxo” gehiago izatea, eta “gaixto” gutxiago sarean eta kalean. Bueno, izatea ez, agertzea.

    Nik gauza bakarra esango dut: halako iritziak emateko, hobe lehenbailehen guztiak pepero bihurtuta, kristau garbiz berba eginda eta Correon idatzi.

    Zeinen erraz eskatzen diren izen-abizenak euskal (prentsa) irakurle berriak lortzeko, produktu gustagarririk eskaini barik… zoazte gero bezero bila, bai.

    Agian nahiago ditugu blog hutsak, erantzunik gabekoak, xaboiz betetakoak, “horidoketa” eta “aupahi” bezalako izengoiti homologatuak, eta inork irakurriko ez dituenak.

    Edozein egunetan, Martxelori ipurtzulotik taketa sartu zion torturatzailearen potroei ere omenaldi beroa egingo diete tercioautonomicoko parlamentuan, eta horixe ez litzateke txarra, borrero-torturatzaile bat gutxiago zatekeen. Tonua gora-behera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude