Tximua

Afaria prantatzen ari naiz, etxeko telebista piztuta dago. Eguneko albisteak ez dira izan suziriak botatzen hasteko modukoak. Kirolen txandan, arraun talde bateko zuzendari-edo bat hasten da hizketan. Tipoaren tonu harroak nire sukaldari lanetatik ateratzen nau. Burua jasotzen dut, belarriak erne jartzen ditut. Bere klubak ez dakit zein arraunlariri egin dion eskaintzaz ari da.

One thought on “Tximua

  1. weno, azken finean arraunean aritzeak ez dio inori minik ematen, eta arlo horretako batzuen tximukeriek jokoa ere eman dezakete eta munduko muturrerainoko telesaioekin telebista patrioen tira handiagotu, edo hainbesterainoko beherakada ez izaten lagundu.

    Okerrena zera da, politikan-eta (egungo “kudeaketa-gestiogintzatan”, alegia)aritzen direnak diru truk hasten direnean tximu-tximuka, geugan duen eragin latzagatik, jakina, eta belarri-txaloka aritzen zaizkienak (kazetari-iritzigileak-eta) tximuka ez, baina txakurka, ugazabaren gramolari belarria emanda. Baina ez, hauek ez dute minik ematen, hauen tximukeriei esker mundua hobera doa.

    Tximukeria ekonomikoez (eta publizitateaz)hobe ez aritu…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude