Deabrua

Denbora dezente emana naiz ahozko ipuingintza aztertzeari, eta bazter orotan topatzen bainuen deabrua, demonologian ere interesatu nintzen. Kontu bitxi asko ikasteaz gainera, Corrado Balducciren berri izan nuen. Vatikanoko exorzista famatua eta demonologian aditua, deabruak mundu modernoan egiten omen dituen agerpenei buruzko kezka zuen bere lanen giltzarri.

Deabrurik balego, non eta nola manifestatuko litzatekeen gaur, nik ez nuke zalantzarik: diruaren aldarean. Begi-bistakoa da, ordea, ez naizela Balducci: exorzistak uste zuen rockaren bidez manifestatzen dela deabru modernoa, rocka duela Txerrenek bere mezu subliminalak hedatzeko modu sutsuena.

Balducci hil berri dela jakinik, irudimenak txango deabrutua egin dit hileta-elizkizuneraino: gregoriano musikari gailenduz, diru eskean dabilen rock talde bat ari da eliz atarian Rollings-en Sympathy for the devil (Deabruarenganako sinpatia) kantatzen.

OHARRAK (Post scriptum)

Iban adiskidearen mezu bat jaso dut abisu emanez errukia dela eta ez sinpatia Sympathy hitzaren ingelesezko adiera nagusia. Eskertzen diot abisua, ez zehaztapenagatik bakarrik: sinpatiaren eta errukiaren arteko antzei eta desberdintasunei buruzko hausnarrean jarri nau.

Zer alde dagon sufritzen ari denarenganako erruki sinpatiarik gabearen eta sinpatiadunaren artean?

Sinpatia ez da errukiaren itzal ezinbestekoa, eta horrek Voltairerenganaino

One thought on “Deabrua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude