Ironiari dei

Atzoko egunkarien azaletan (baita berripaper honenean ere) bi albiste, nork bere ikuspegiaren araberako garrantzia emanez batari zein besteari: ANV legez kanpo uztearena batetik, polizia baten autoari jarritako bonbarena bestetik. Azal bati begiratzen diot orain, beste bati segidan. Ohart naiz politikan ez dagoela aurrez erabakitako ondorioak ateratzen jardutea baino kontu ohikoagorik.

Hartan, Siziliaz gogoratu naiz, baina ez ustelkeria, mafia edo horrelako erresorte aurreikusiren batengatik, Leonardo Sciascia idazlearen kezka batengatik baizik. Siziliak kezkatzen zuen, baina ez zekien zer egin Siziliari zulotik irteten laguntzeko; eta idazleak galdetzen zuen: nola izan naiteke siziliar? Ez omen zeukan erantzunik. Andrea Camilleri idazleak eman berri dio erantzun bat Sciasciari: siziliarra soilik izan liteke ironia askorekin.

Ironiak hartuko ahal dio nire baitako lekua asperdura zein etsiari

Izenetik izanera

EAJk Madrileko aurrekontuak babestuko dituela, kontu segurua dirudi, baina Erkoreka diputatu jeltzaleak esan zuenetik ahalik tajada handiena atera nahi zutela, tajada euskaraz nola esan enplegatu naiz, munta handikoa baita jeltzaleen ertz pendular bateko politikari euskaraz ere izena ematea. Hiztegietara jo nuen, bada, tajada adierazkorraren adierazkortasun bertsuko baliokide baten bila. Tajada gutxi, ordea, hiztegietan: ematen zizkidaten xerra edo mozkin hitzak oso motz geratzen zitzaizkidan, indargeak; eskura neukan txingarra ere, baina euskaldun guztiz gehienek ez lukete tajadarekin lotuko.

Askotan bezala, herri erabileratik etorri zait argia. Bisigu partila egiteko ordu tripa-zorrian euskaldun pikaroak ez zuen ba

Kontzertua

Partitura beti bera izan arren, interpretearen araberakoa izaten kontzertua, eta interpretearen gaitasun artistikoa, besteak beste, partiturako akotazio musikalen irakurketan nabarmentzen da: moderato dioen tokian vivace egiteak interpretearen nortasuna nabarmenduko du agian, baina ez partiturarena.

Auzitegi Konstituzionalak aho batez emandako herri galdeketari buruzko erabakiak ez zeukan akotaziorik, eta hedabide guztiek modu bertsuan interpretatu dute ebazpena: Konstituzionalak ezetz esan dio Ibarretxeri. Interpretazio gehiago izan ditu Luxenburgok euskal autonomia fiskalaz emandakoak. Hedabide askok ez du, egia da, akotaziorik aurkitu erabakian (

Deus ex machina

Greziarren teatroan, auziren batek ez bazuen konponbiderik, garabi handi batek jainko bat ateratzen zuen eszenara, aktoreek ezin zutena jainkoak konpon zezan. Western askotan, zuri gaixoak indio guztiz krudelen hatzaparretan erortzeko zorian zeudlarik, yankien zazpigarren zalditeriaren turutak entzuten ziren estreina, tarari-tarari!, eta inork deitu ez zuen zalditeria bera agertzen zen txuri gaixoak salbatzera, bide batez indio ankerren artean sarraskiak eta bi eginez. Antzerkigileek-eta Deus ex Machina (Jainkoa makinak sortua) deitzen diogu auzi jakin bati azken momentuko soluziobide faltsua emate horri.

Hogeita zazpi kilometroko partikulen azeleragailu erraldoi bat jarri dute abian Ginebran, eta, besteak beste, jainkoa deitu dioten zulo beltza ere sor omen dezake.

Ederra behar du materiaren hasieran giza makina batek jainkoa sortze horrek: zirkulua itxiko du, auziaren faltsua zurituko.

OHARRAK (Post scriptum)

Beti dator burura, egoskor, euskarazko deus eta latinezkoa ekartzeko tentaldi inozoa, baina txiste batek lehendabiziko kolpean funtzionatzen du. Hori, onenean. Bigarren aldiz esandakoan, ez: bo, txiste hori zaharra duk, motel!.

Ikusezinak

Udak eman duen albiste bitxi deigarrienetakoa, Estatu Batuetako zientzialariek asmatu duten sistema, eguzki-izpiak desbideratu eta hiru dimentsioetako gauzak ikusezin bihurtzeko. Adituek-eta asmazioari ikusi dizkioten aplikazioen artean, gerra eta espioitza daude, nola ez. Ez naiz kontu berriei alde txarrak bakarrik ikusi zale, baina kontuan hartzekoa iruditu zait asmakizunari ikusi zaizkion aplikazioak gerraren-eta bidetik joan izana. Aurkikuntzaren atzean Pentagonoa egoteak ez du errezeloa gizendu besterik egiten. Georges Wells idazleak ere, Gizon ikusezina nobela idatzi zuenean (Miren Arratibelek euskaratua), gaizkile imajinatu zuen bertako pertsonaia.

Aukeran, ordea, nahiago nuke justu kontrako asmazio bat, pertsona ikusezinak (sufritzen duten zernahi koloretako biktimak) ikusaraziko lituzkeen eta gure kontzientzia suspertuko lukeen akuilu bat. Humanitateari baliagarriagoa litzaioke.

OHARRAK (Post scriptum)

Gizon ikusezinaz hitz egiterakoan mundu guztiak

Justiziaren pastela

Justizia independentea da. Alderdi politikoak, berriz, justizia independente baten zale amorratuak, kontu jakina da, eta oraingoan ere kemen txalogarria erakutsi dute logikaren gerriari koska bat gehiago egiteko orduan: Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia berritu behar, eta proposatu dituzten kide guzti-guztiak afiliatuak dira elkarte judizialen batean. Aurrerapauso sekulakoa da: hogei kidetatik, hamazazpi bakarrik ziren afiliatuak orain arte, baina justizia penagarri zegoen sasoiko kontuak dira. Orain, pastelaren osagai guzti-guztiak dira afiliatuak. Egia da bi urte behar izan dituztela osagaiok adosteko, baina ahaleginak mirari gozoa ekarri du: justiziaren independentzia gorde nahi zuten, eta justu da independenterik gabeko kontseilu bat lortu izana, justu da afiliatuen guztiz esku utzi izana justiziaren independentzia.

Entzun bitez txaloak. Merezi dituzte.

OHARRAK (Post scriptum)

Ez dut aipatu proposatutako epaile horietako asko

Gazte bizi

Ama, alaba bezain arin jantzita; aita semeari pilotan irabazi nahian; irakaslea, ikasleen hizkera arduragabe berarekin; hezueriak jotako artista zaharra perfomance akrobatikoak egiten. Gaztea eredu, gaztetasuna helburu, gure munduak buelta guztizkoa eman dio orain arteko ereduari.

Ez da, nonbait, aski: egunotan munduko soziologo entzutetsuenak bildu dira Bartzelonan, daukagun eta datorkigun mundua deskribatzeko. Adituen artean, Michel Maffesoli, tribu urbanoak espresioa asmatu zuen huraxe. Soziologo frantsesak gazteen arazoez mintzatu behar zuen, baina esan du iraungitzen ari dela gazteen arazoez jarduteko egokitasuna, laster gaztetasunaren ideiak ez duela zentzurik izango,

Zoriona, meme

Meme bat iritsiko balitzaizu posta elektronikora eta ez balekizu zer den, neuk ere ondo ulertzen ez dudan erantzun bat eman diezazuket: gizaki batetik bestera transmititu daitekeen informazio kulturalaren unitate bat omen. Baina postara iritsi zaizuna zure iritzia eskatzen dizun lagun arteko ekintza sinpatiko bat da.

Zoriontsu egiten nauten garrantzirik gabeko sei gauza izendatzeko eskatzen dit niri iritsi berri zaidanak. Deigarria egin zait lehen begiratuan. Gainera, lagun artekoa izateaz gainera, gizaki batetik bestera transmititu den informazio kultural bat ere ekarri dit, baina guztiz okerra: gauza handi sonatuek dakartela zoriona.

Ez dut memeoi erantzuteko ohiturarik, eta ez naiz orain ere sokan sartuko, zoriontsua-edo egiten nauen zerbait ez baita sekula garrantzirik gabea. Apala, klaru dakit baietz. Laua, xaloa, xumea eta tolesgabea ere bai. Garrantzirik gabea, aldiz, nipadeus!

OHARRAK (Post scriptum)