Kantatuaz, kantatuaz

Mendi koskor bateko gurutzera iritsi, eta kantatu egiten genuen. Baratxuriz estalitako saiheski triste batzuk jan, eta kantatu egiten nuen. Larunbat gaueko ordu txikitan, kantatu egiten genuen. Lagun arteko edozein saio aproposa genuen kantatzeko, txistu jotzeko, errepertorioa osatzen joateko, eta etxetik Zuberoraino ere egin genuen txango, gure errepertorioa zabaldu eta gure kantutegia distiratze aldera.

Kantatzen duen herri bat ginen: kantatuaz, kantatuaz zorion eta penak, kantatuaz sortzen omen genituen gure itxaropenak. Baina orain ez dugu kantatzen. Ez, ordea, zorionik eta penik ez dugulako. Ezta etorkizunik eraiki nahi ez dugulako ere. Baina zergatik galdu dugun kantatzeko ohitura, zergatik mututu garen, zergatik haustu den gure garai bateko errepertorio oparoa, ez dakigu.

Edo beharbada badakigu, baina nahiago dugu arrazoiak isilean gorde.

Hitz asasinoak

Epaiaren zain gelditu da Rosario Endrinal eskalea erre eta hil zuten Bartzelonako bi mutilen kasua. Gazteetako batek tratu justua eskatu dio epaileari.

Etorriko da

Ez da ekonomiarena lehertu den burbuila bakarra. Hor dago kontsultarena ere. Zapateroren ukoa eta gero, gaurko ekitaldiarekin eszenifikatuko dena errebindikazio zilegi bat da, baina nago porrot iragarri baten aitortza-ekitaldi baten gisa geldituko dela gure irudimenean.

Ibarretxek ez zuen kontsulta egitea lortu, baina, ez baitu bere ahaleginean etsi nahi,

Seinaleak garbi

Aditu bat baino gehiagok dio krisi ekonomikoak markatuko duela Estatu Batuen dekadentziaren hasiera. Ikusteko dago, baina seinaleak garbi ugariak dira: hainbat herriren garapen azkarra; Europa aliatu betikoaren indar galtzea; kapitalismo espekulatzaileari iragartzen zaion ibilbide zaila; Estatu Batuen nekea mundua gobernatzeko orduan, eta ezintasun kronikoa etxe barruko diferentziak berdintzerakoan; Paul Auster idazleak

Lapurrak

Jardiel Poncela antzerkigileak Los ladrones somos gente honrada (Lapurrok jende ondratua gara) komedia idatzi zuenetik, lapurretak bide luzea egin du. Arrakasta handieneko gaurko lapurreten kode etikoak ez du zerikusirik Mattin Mottela, Robin Hood eta antzekoen jokabidearekin

Garenaren neurria

Frankfurteko liburu-feria erraldoian, ostera ere txikitasunaren eta apaltasunaren neurria sentitzen eta bizitzen. Garenari neurria hartzen eta onartzen.

Liburuaren krisia da jendearen hizpide monografikoa. Batetik, betiko krisia, garapen teknologikoak dakarrena: liburuaren formatu klasikoak forma berriekin duen lehiak dakarrena. Bestetik, oraintsukoa, ekonomiaren krisiak liburuari dakarkiona.

Bi krisi, pakete berean.

Hizpide da hirugarren krisi bat ere: literatur sorkuntzaren bidegurutzearena. Ez dakit, ordea, mukizua nintzenetik entzuten dudan krisi bera den, ala ezaugarri berriekin datorren: teknologiek benetan ari dira eragiten sormenaren prozesuari, gure estruktura mentalak benetan ari zaizkigu aldatzen gure oharkabean?

Nolanahi ere: koska segurua da munduko buruzagiak ez direla bilduko gure arazoak konpontzera. Ondo pentsatzen jarrita, abantailaren bat behar genuen.