Kantatuaz, kantatuaz

Mendi koskor bateko gurutzera iritsi, eta kantatu egiten genuen. Baratxuriz estalitako saiheski triste batzuk jan, eta kantatu egiten nuen. Larunbat gaueko ordu txikitan, kantatu egiten genuen. Lagun arteko edozein saio aproposa genuen kantatzeko, txistu jotzeko, errepertorioa osatzen joateko, eta etxetik Zuberoraino ere egin genuen txango, gure errepertorioa zabaldu eta gure kantutegia distiratze aldera.

Kantatzen duen herri bat ginen: kantatuaz, kantatuaz zorion eta penak, kantatuaz sortzen omen genituen gure itxaropenak. Baina orain ez dugu kantatzen. Ez, ordea, zorionik eta penik ez dugulako. Ezta etorkizunik eraiki nahi ez dugulako ere. Baina zergatik galdu dugun kantatzeko ohitura, zergatik mututu garen, zergatik haustu den gure garai bateko errepertorio oparoa, ez dakigu.

Edo beharbada badakigu, baina nahiago dugu arrazoiak isilean gorde.

2 thoughts on “Kantatuaz, kantatuaz

  1. Bai, jauna! Gaur goizeko 9:00etan Arestiren URRILLAREN 28. EGUNA kantatu dut filologia fakultateko eskola batean, aurretik hitzak arbelean idatzi ondoren. Eta neuk bakarrik kantatu behar izan dut, beste inork ez baitzekien. 14 ikasletik (bueno, horietatik bi poloniarrak dira) batek bakarrik zuen entzuna. Eta zenbaitek esan du noizbehinka abesten dutela zerbait, baina etxean bakarrik. Ez al da tristea?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude