Paradisu jurasikoa

Nik ez dakit kontuok horrela funtzionatuko duten, baina hona nire eskasean imajinatzen dudana: orain gutxi izotz artean aurkitu zuten mamutaren ADNa sekuentziatu, egin beharreko maniobra eta truka-murka genetiko guztiak elaboratu, eta alehop!, mamut bat munduratuko dute. Gauza bera egingo dute garai bateko musker erraldoi hegalariekin, aspaldi desagertutako arrain tzarrekin, arrasto txikiren bat utzi ziguten espezie guztiekin. Eta gero, paradisu jurasiko harrigarri horrek nork gobernatua izan dezan, operazio bera errepikatu dute Neandertaleko ar baten ADNarekin. Hura hain bakarrik ikusirik, Neandertaleko eme bat jarriko diogu ondoan

Bokazio goiztiarra

Bihotzaren erdi-erdiko mamiraino iristen den argazki horietako bat da. Zinez hunkigarria. Zainetako odol guztiak borborka jartzen dituena.

Argazkian, bost urteko mutiko bat. Fotoa atera zioten urtean

Geltokiak

Berripaper honen atzoko titularraren arabera, Europan baino liburu eta egunkari gehiago irakurtzen omen da, batez beste, Euskal Herrian. Txaloak eta biba gu. Baina Kulturaren Euskal Behatokiak egindako inkestaren araberako optimismoa ez dator batere bat askoren pertzepzioarekin, iritzi publikoaren ustearekin, guraso eta irakasleen pesimismoarekin. Egunero entzuten ez dugu ba hemen ez dela irakurtzen, hemengo gazte bat irakurtzen ikustea angulak erostea baino garestiagoa dela?

Edo inkestak dioena ez da zuzena, edo gure pertzepzioa guztiz erratua da. Ondo begiratuz gero, badago beste aukera bat ere: gure pertzepzioak dioena ez da topiko bat, eta hemen ez dugu piperrik irakurtzen. Horiek horrela, logikaren abezeak dio Europan ez dutela piper hautsik ere irakurtzen.

Bai txobinismoa bai etsipen etxe kaltea muturrak dira: optimismotik pesimismorako bidean beti daude izen irakurterrazeko geltoki batzuk.

Aldea

Espaziora bidali duten azkeneko ontzian bi armiarma sartu dituzte, zer nolako portaera duten aztertzeko. Hasierako orduetan, grabitate faltara egokitu ezinik, jardun kaotikoa erakutsi zuten armiarmek eta mozkortuta baleude bezalako sareak josi zituzten. Gero, ordea, hasierako hutsak akuilu gisa funtzionatuko zuen, egin dituzten armiarmak ia perfektuak omen dira-eta. Guztiz simetrikoak. Lurrean egiten dituztenak baino hobeak. Laster asko egokitu dira mediora eta hori guztia gutxi balitz, kaoseko orduetan osatutako sare aldrebesa zirtzildu omen dute. Lotsaz agian, haserre beharbada.

Perfekzio zaletasun inbidiagarria

Nobela bat

Hona nobela bizi-bizi baten abiapuntua: X (ez diogu oraindik ez sexurik ez izenik eman) euskarazko hitz batzuk eta marrazkitxoak trazatzen ari da buztinezko pieza zahar erdi puskatu batzuetan. Izerdi patsetan dago, zoramenezko sukar halako batek hartuta ari da. Lanok bukatutakoan, piezok zaku batean sartu eta, gaua baliaturik, soro itxurako toki apartatu batera joan da. Bertan dena da zulo eta koska, dena da harri koskor. Hantxe husten hasi da zakua, pieza batzuk hemen, beste batzuk han