One thought on “Altzari ere ez

  1. Irakurriko dugu nobela hau ere. Kontutxo bat bakarrik: ni neu ere, neska ez izan arren, behin baino gehiagotan “pieza” bihurtu naute, modu txarrean gainera. Pieza guztiak ez dira neskak, ezta neska guztiak pieza.

    Gipuzkoako gizonezko horien ekimenari egoki deritzot, zenbaitek gurasokeria paternalista eta babeszalekeria izpiren bat ikus lezakeen arren. Hurrengo alardeetan, seguraski, lehenengo babes-lerroan egongo dira, “betiko” emakume irainzaleen kontra, eta horrexek lasaitzen nau.

    Askoz lasaiago ibiliko nintzateke, ordea, (eta nire moduko asko ere, tartean nire familiako “neska” guztiak), gu baino aurreratuagoa den herrialde lagun horretatik, Catalunyatik hain zuzen, custodia compartida delakoa orokortzeko gaitasuna inportatuko bagenu.

    Hortik aurrera, nork berearekin, gizakien arte erabateko berdintasuna komunistegia den garaiotan esan daitekeen gauzarik aurrerakoiena.

    Banoa atzera errekara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude