Nobela bat

Hona nobela bizi-bizi baten abiapuntua: X (ez diogu oraindik ez sexurik ez izenik eman) euskarazko hitz batzuk eta marrazkitxoak trazatzen ari da buztinezko pieza zahar erdi puskatu batzuetan. Izerdi patsetan dago, zoramenezko sukar halako batek hartuta ari da. Lanok bukatutakoan, piezok zaku batean sartu eta, gaua baliaturik, soro itxurako toki apartatu batera joan da. Bertan dena da zulo eta koska, dena da harri koskor. Hantxe husten hasi da zakua, pieza batzuk hemen, beste batzuk han

3 thoughts on “Nobela bat

  1. Nire ustez talde etno-kulturista baten eraso antolatua pairatzen ari gara aspaldion.

    Duela urte batzuk ofentsiba honen saiakera orokor bat antolatu zuten soilik Inteneten eta Guask delako hizkuntza faltsuaren inguruan; berriki arte Pirinioetan gorde izan den ustezko “melange” linguistikoa euskararen eta erromantzeen artean.

    Guask hizkuntza hori asmatu zuenak sekulako dokumentazioa eta ezagutza dauka; bai historia, filolojia, geografiaz…

    Izan ere AEB akronimoan ezkutatzen den euskal-naziaren perfila gogorarazten du… zeinari Berria egunkariak sekulako kobertura eskaintzen baitio, konturatuko zinenetez.

    Gehituko nuke Lazarragaren eskuiskribua ere “perfektuegia” dela, baina tira…

  2. Buztinezko pieza zahar eta erdi puskatuetan eta euskaraz idazteagatik inork ez du deliturik burutzen, printzipioz. Bai agian delitua osatuko lukeen zerbait idatzi ezkero. Eta ezta ere zati hoiek han edo hemen barreiatzeagatik, prima facie, ere, eta dakizun legez. Dena dela, ulertzen dizut, eta, inoiz nobela osotu eta argitaratzen baduzu, gustora asko, irakurtzen saituko naiz.

    Akaso, edo seguruenik, delitua, hedabideek edota berria, mmm, “moldatu” egin dutenek burutuko lukete. Baina, noski, “mundu” horrek txunditua izateko ere predisposizio bat balu. Badakizu.

    Idatziostekoa: parre asko egin dut zure proposamenarekin. Eskuko doluak Leire “delako” ba t

  3. X ez da irudi dezaken bezain pertsonaia enigmatikoa. bere zereginetan jarraitu nahi duen pertsona arrunta baino ez da; arkeologiazale eta arkeologia langilea. baina noski, horretarako, aurrekontu publikoen arreta guztiz gehiena jasotzen ari den Katedralaren etsaigoa pairatzen du. Lanetan ere zabalik izanik, erdigunean kokatua izanik… Iru

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude