8 thoughts on “Usnan

  1. Hau guztiau dela eta, aldez aurretik galde diezaiogun euskararen
    inguruko afera honetan zein den poz handien hartuko lukeena katramila honekin guztiarekin, eta agian erantzunak berez iritsiko zaizkigu.

  2. Leire hori blogista eibartar interesgarri bat da, Leire Narbaiza. Ikertzailearentzako gomendioa irakurri dut beste nonbait (Mikel Elortza ote zen Berrian bertan?), nobela beltzetako pista klasikoa: follow the money.

  3. Eta nork probatu du iruzurra dela?, proba berdinekin errez esan genezake Gorrotxategi edo Anjel Lertxundiren itzak iruzurra direla. Eta honek min egingo lizuke ezta Anjel?. Ze kulpa daukate Gil eta Lurmeneko langileek delinkuente modura tratatu eta kalea bidaltzeko?, inongo probarik ba al duzue?, Anjel edo Gorrotxategi jaunak, besteen sufrimenduak, bost axola?. Beraiek ez dauzkate zuek dituzuen pulpituak.
    Susmoak izango ditu Gorrotxategik baino baita ere Eliseo Gilek ere baino denok onartzen dugun metodoa horixe da: aurkikuntzak aztertu ahal den zientzi desberdinetako jakintsu gehienekin eta behin gauzak argi dituztenean argitaratu eta ez Gorrotxategik egin zuen bezala bere kasa eta bere iritziak publikoki zabaldu orretarako eta Gilen baimena eta ongietorriarekin onartu zuten ASESORI ZIENTIFIKOA lotsagarri utziz. Ikusi besterik ez dago Gorrotxategiren jarrerak zer nolako atzerakada eman dioten euskararen ikerketari, orain, lehen baino gehiago, euskera politikokeriaren esku, non nire interesak han nire iritziak. Ori bai fraudea!! aspaldi ezagutu eta erabiltzen dutena.
    Zimaurra zabaltzea eta besteak kutxatzea ez da batere zaila pulpitu egokia izanez gero.

  4. Askotan gertatu den bezala, ikerketa eta aurkikuntza berrien ondorioz era bat onartutako teoriak hankaz gora erori dira, eta gainera Iruna-Veleia baino askoz ondorio larriagoak zituztenak.
    Iruna-Veleiako aztarnei orain arte egindako probak atzerriko laborategietan datak onak direla konfirmatzen dituzte; filologikoki oso zailak ulertzen baina onek ez du esan nahi ez egia ez gezurra denik baizik eta datu gehiago behar direla ezer definitiboa edo 95%an ziurtatu arte.
    Nork esan dezake gorri ez zela idazten gorri orain dela 1700 urte?, arraroa? niretzat lehenengo, posible? noski baietz, 1%an baldin bada ere.
    Aztertu, sakondu, eztabaidatu,… metodoa jarraitu eta sasi jakintsu (periodixta eta politiko) zenbait eta gutxiago askoz hobe, portzierto beti bezala.

  5. Juanjo, gogorik bazenu, irakurri berriro nobela posible bati buruz egiten dudan proposamena, baina orain suminaren anteojurik gabe. Nik proposatutako nobelako ikertzaileak ez du oraindik inor salatu, ez Gil ez inor. Oraindik izenik ezagutzen ez diogun delinkuente bat aipatzen du nire proposameneko detektibeak.

    Baina zuk bai, zuk egiten dituzu salaketak “aztertu, sakondu, eztabaidatu” metodo gomendagarria banderatzat harturik. Metodo kuriosoa benetan nik proposatzen nuen nobela aztertzeko, sakontzeko, eztabaidatzeko. Hainbesteko nekerik hartu gabe: aski zenuen

  6. Nik argi, garbi, xume, oso errez eta anteojurik gabe salatzen dutena ez da zure nobela posible orretan esaten duzuna baizik eta atal honetan esaten duzuna “Veleiako iruzurren haritik

  7. “Ustezko” itz bakar honek, lasaitzen nau, mila esker Anjel. Ziur aski bai zuk eta bai nik antzeko iritziak izango ditugu eta barkatuko didazu zakar xamar idatzi badizut, Zergatik? ba asko irakurri eta eztabaidatu dutelako afair honetaz, konfiantza osoa ematen didaten lagun onak ditudalako Lurmen lantaldean eta oso arin eta defentsarako aukerarik gabe kale gorrian utzi dituztelako.

    Eliseo Gil ere oso gizon azkarra eta arkeologian jakintsua da, ezin dut ulertu horrelako “txapuza” egin dezakeenik. Eta esaten nuen bezala, oraingo krixixa adibidetako, politikariak eta diruzaleak haiek bai artixtak eta adituak iruzurretan.

    Zure atalean Leirek esaten duen bezala “zertarako faltsutu dituzte? Hain txarto, gainera? Ez diot helbururik errealik aurkitzen”, eta nik erasten diot: beraiek egin beraiek nozitzeko? edo bestela nor izorratu behar zuten ba?
    Erantzunik gabeko galdera gehiegi, beraz piano, piano.

    Barkatu gaixki esanak eta mila esker zure erantzunen gaitik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude