Geltokiak

Berripaper honen atzoko titularraren arabera, Europan baino liburu eta egunkari gehiago irakurtzen omen da, batez beste, Euskal Herrian. Txaloak eta biba gu. Baina Kulturaren Euskal Behatokiak egindako inkestaren araberako optimismoa ez dator batere bat askoren pertzepzioarekin, iritzi publikoaren ustearekin, guraso eta irakasleen pesimismoarekin. Egunero entzuten ez dugu ba hemen ez dela irakurtzen, hemengo gazte bat irakurtzen ikustea angulak erostea baino garestiagoa dela?

Edo inkestak dioena ez da zuzena, edo gure pertzepzioa guztiz erratua da. Ondo begiratuz gero, badago beste aukera bat ere: gure pertzepzioak dioena ez da topiko bat, eta hemen ez dugu piperrik irakurtzen. Horiek horrela, logikaren abezeak dio Europan ez dutela piper hautsik ere irakurtzen.

Bai txobinismoa bai etsipen etxe kaltea muturrak dira: optimismotik pesimismorako bidean beti daude izen irakurterrazeko geltoki batzuk.

One thought on “Geltokiak

  1. Horixe bera pentsatu nuen nik ere albistea entzundakoan. Gainera, irakurzaletasuna ez dakit, baina gehiengoaren (adibidez, gazteak interneten)idazkera oso txarra da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude