Paradisu jurasikoa

Nik ez dakit kontuok horrela funtzionatuko duten, baina hona nire eskasean imajinatzen dudana: orain gutxi izotz artean aurkitu zuten mamutaren ADNa sekuentziatu, egin beharreko maniobra eta truka-murka genetiko guztiak elaboratu, eta alehop!, mamut bat munduratuko dute. Gauza bera egingo dute garai bateko musker erraldoi hegalariekin, aspaldi desagertutako arrain tzarrekin, arrasto txikiren bat utzi ziguten espezie guztiekin. Eta gero, paradisu jurasiko harrigarri horrek nork gobernatua izan dezan, operazio bera errepikatu dute Neandertaleko ar baten ADNarekin. Hura hain bakarrik ikusirik, Neandertaleko eme bat jarriko diogu ondoan

One thought on “Paradisu jurasikoa

  1. Ez dok hamahiru, ez jainko. Baina lasai, Veleiako “Lignum Crucis” izpi bat, jainkoaren odoletan zopatua berau, nahiko eta sobera izango dugu Urtziren kode genetikoa behar bezala sekuenziatzeko eta parke tematikoa zabaltzeko. “Ieshush jaiotzetik hara”. Izan ere, denok dakigu Bitorian belenak “betidanikoak” direla, eta noranahiko jende jantzia biltzen duten komisio politikoak harripetik ere agertzen dira. Emaiezu hamar bat urte gaia ikertzeko, eta emaitzak agerian.

    Eta, bitartean, anbarezko kartzeletan kapsulatutako armiarma triasikoak, zubipean. Dinosauro trifasiko gehiegi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude