Bakardadean

Gazako irudi lazgarriak. Telebista itzali eta Amos Oz idazlearen Fanatismoaren kontra saio-liburua hartu dut apaletik. Orriari orri, orain urte batzuk egin nituen azpimarrak errepasatu ditut, Oz-ek israeldarraren eta palestinarraren arteko gatazkaz esaten dituenak berritzeko. Oz israeldarra da, eta soldadu izan zen 1966an, palestinarren kontrako Sei egunetako gerra ezagunean, baina nobelagileak ez du bere kabuz pentsatzeko kemena galdu.

Oz-ek diosku:

Jainkoari dei

Ibarretxeren kemena ezagutu gabe, nekez uler omen daiteke lehendakariaren ibilbide politikoa. Kontsultaren auziak ere garbi utzi du kontua, eta bagenekien uzten zioten tokiraino iristeko borondatea zuela: Gasteiz, Madril, Estrasburgo

Topa

Urtero bezala, handik eta hemendik etorritako senideak bildu dira. Kopak altxatzen dituzte behin eta berriro. Orain osasunagatik, gero bakeagatik, segidan lanarengatik. Ez zaizkie topa egiteko motiboak falta. Senideetako bat, ordea, ez omen dago oso santu. Hotzikarak sentitzen dituela, burukomina daukala, goragalea datorkiola. Ondo ez badago, joateko etxera, esaten diote besteek. Berak, ezetz, ezin duela halako itsuskeriarik egin. Halako batean, ordea, mahaitik jaiki da. Ezin duela gehiago eta ohera doala. Senide guztiak errukitzen zaizkio, adeitasun handiz agurtzen dute eta alde egiten du afaritik.

Etxera iritsirik, ohean sartzen da. Hotzikaraz dago, burukomina dauka, goragalea datorkio. Bitartean, afaltzen utzi dituen senideak hitzari hitz ari dira alde egin duen lagunaren gainean. Ez dela batere gizartekoia eta horrela ibiltzeko hobe lukeela ez agertzea:

Mehatxua

Ezagutu nuen lehendabizikoak Bartzelonara alde egin behar izan zuen jendearen irainen ihesi. Marikita deitzen genion, nire hiztegian ez zen artean homosexual hitza ageri. Ezagutu nuen bigarrena, berriz, puterotzat geneukan, astebururo Bilbora joaten baitzen. Ez genekien nahiago zuela herrian putero gisa agertu, jendeak han mutil-lagun min bat zeukala jakitea baino. Bazterketa, ezkutaketa, ghettoa ziren beren irtenbide naturalak, horiek dira nire lehendabiziko oroitzapenak humanitatearen parte normalak parte anormalari egiten zizkion eta egiten dizkion bidegabekerien gainean.

Ikusten eta ikasten hasita geunden, baina Benedikto XVIak abisu garbia bidali digu: mundua ekologia baten premian omen dago, pertsona normalak homosexualen mehatxutik libratuko dituen oreka natural baten beharra omen du humanitateak.

Mundua ekologia baten premian dago, hala da, baina desorekaren mehatxuak Vaticano du gotorleku.

Txokotik zokora?

Umeek, helduen hizkera imitatu nahi dutenean, euskara batu teatralizatu bat egiten dute, telebistako edo eskolako ereduetan oinarrituta. Hor daude euskaldun berrien, akademikoen, hainbat herritako eta hainbat pertsonaien hizkeren imitazioak ere. Prozedura logikoa da, hizkerak ugaritzen eta aberasten ditu.

Hainbat kartel eta forotako gazteren jerga klase batek, aldiz, tokian tokiko txoko-bazter zokoeneko kantoietan mintzatzen diren euskaren jatorrismoa bilatzen du, elisio, hitz-ebaketa eta kontrakzio bortitzenak lehenetsiz: Zarautzen erabilitako kontu asko ez du usurbildarrak ulertuko, eta tolosarrak ere ez usurbildarrarena (denak giputzak izan arren).

Batua, kodeak, konbentzioak alboratzen dira txokoko hizkeraren alde. Batuaren alde egindako norabide (ia) bakarreko ahaleginaren ondorengo pendulu-kolpe soila da edo badago zerbait gehiago? Nolako ondorioak dakartza?

Ez dakit. Jakin nahi nuke.

OHARRAK (Post scriptum)

Gaurko berripaperaren Agenda sailak Koldo Zuazori egindako elkarrizketa interesgarri bat dakar. EHUko irakasleak, besteak beste, honakook esaten ditu:

Artikulu tres

Konstituzioaren letrak eta espirituak egia baliote, nire hizkuntza ere ofiziala litzateke, hala dio hirugarren artikuluak. Gainera, orain gogoan ez dudan beste artikulu batek dio Espainiako borboia ez dela ofizialtasun horren bermea, baina bai sinboloa.

Egun seinalatuotako albisteek diotenez, borboiei ez omen zaie espainolak zoriontzea ahaztu. Ez da hain harrigarri ere. Eta zoriondu omen dituzte ingelesak ere Happy Christmas batekin; baita frantsesak ere Joyeux No

Kontrakarrean

Adiskide min, gerrari buruzko ikuspegiak urrutiratu zituen. Batak eta besteak ez zuten, ordea, duintasunik galdu, ez zuten nork bere ideienganako leialtasunaren sokarik eten. Albert Camus idazlea, Jean Daniel kazetaria aurrez aurre. Algeriako gerraren garaiak dira. Frantses xenofobiak asmatutako deituraren arabera, pied noirs dira biak (jatorri europarreko aljeriarrak). Eztabaidan ari dira, gerrako gertakariak eta haien aurreko jarrerak dituzte mintzagai. Debatearen une batean, Camusek esaten dio Jean Danieli: