Gotorlekua

Badira etxe-barruko arazoak garbitzeko kanpoko harremanak zikindu behar izaten dituztenak. Irakurleari aise etorriko zaizkio adibideak politikaren, gizartearen, kulturaren munduan. Ez du, ordea, topatuko Ratzinger egiten ari denaren parekorik. Elizaren mendeetako herstura moral eta itsumen intelektualaren ondoren, Vaticano bigarrenak halako arnas-hartze bat ekarri nahi izan zion katolikotasunari. Ratzingerrek, ordea, uste du zakar gehiegi sartu zela leiho erdi zabaldu haietatik, eta etxea lehenera eraman nahi du

Galdera

Galdera bakar batekin konformatu behar baitut, herenegun erantzun gabe utzi zenuen bati helduko diot ostera. Rafael izeneko itzultzaile batek egin zizun. Espainia armen esportatzaile nagusietako bat dela esan eta gero, eta erantsi ondoren oso hipokrita dela giza eskubideen aldeko diskurtsoa eta armen salmenta uztartzea, Rafaelek galdetu zizun: zenbat zibil hil da Palestinan Espainiak saldutako armen eraginez? Ez zenuen ukatu armen negozioa, ez zenuen fitsik esan diskurtso bakezalearen eta armen negozioaren ezkontzaz, eta Rafaelen galderari erantzun ordez, auskalo mendietan galdu zinen.

Badakizu egunotan Kongoko militarrak epaitzen adi direla Hagan. Militarrok honako argudioa zerabilten haur soldaduak adoretzeko:

Haizea dator

Irrati-telebistak haizatzen eta haizatzen ari dira harro-harro omen datorren zikloiaren kontrako izua. Ez omen dugu beste halako baten ez datarik ez daturik.

Oker daude, badira datak, badira datuak. Euskaldunon fedea inolaz ere botako ez zuten haizeteak gogoratzen dizkigu iragan mendeko poeta baten ziurtasunak:

Kalezaina

Auspoa zaharreko liburu berri bat jasotzen dudanero, ez dut orriz orriko begi-pasada azkar bat eman gabeko onik izaten. Hau ez bada hura, beti aurkitzen dut zer apuntatua, zer gordea. Zavala hil ondorengo lehendabizikoan, hil aurretik prestatuta utzi zituenetatik Mondragoiko kalezai

Plastikozko poltsak

Kontsumoaren dinamikan sartu gintuzten eta kontsumoaren lokatzetan hondoratzen hasi ginen. Orkatileraino, belaunetaraino, gerriraino. Azkenean, ahoko zuloraino. Itotzeko zorian geundela, ahots apal batzuk entzuten hasi ginen. Ibiltzeko tentuz eta erne: kontsumoak eragin alienagarri begi-bistakoak dituela. Kontsumoa ez dela ekologikoa, ez dela solidarioa, ez dela progresista. Ahotsok gero eta ozenagoak baitziren, pixkana-pixkana arrazoiok ulertzen hasi ginen, eta kontsumoaren kontrako jarrera tokitxo bat egiten hasi zen gure diskurtsoan. Diskurtsoa aldatzen hasi ginen; jarrera ez, ordea. Krisi ekonomikoak eragindako izua sentitu behar izan dugu patrikako barne-muinetan, kontsumoa murrizteko.

Eta orain hasi ez zaizkigu ba esaten zulotik irtengo bagara kontsumitu egin behar dugula eta kontsumitu, guztiz desagertu balira bezala kontsumoaren eragin alienagarri begi-bistakoak?

Sabaira begira

Hileta bat mediante elizan sartzen naizen aldiro, atzeko txokoren batera biltzen naiz, eta hildakoaren onberatasunak eliza lepo bete baldin badu, gorantz begiratzen dut, eta, hara nola diren gauzak, nire garai bateko errezoak etortzen zaizkit gogora. Ez, ordea, hildakoaren aldeko goi-goiko adierazpen miresgarriren baten esperoan jartzen naizelako. Gora begira nagoela, ez zait burutik kentzen zer gerta litekeen sabaiko igeltsu puskaren bat edo harri-koskor

Gizona

Irving Wallaceren The man nobelak (Gizona, 1964) galdera bi garatzen ditu intrigazko egitura baten barruan. Lehendabizikoa: beltz bat irits daiteke Estatu Batuetako presidente izatera? Nobelak txiriparen aukera bakarrik ematen dio hipotesiari: presidentea istripu batean hil delako iristen da Douglass Dilman beltza presidente izatera. Nobelaren bigarren galdera: behin presidente delarik, Dilmanek lortuko du presio taldeen, lobbyen, inertzia zaharren eta eragozpen berrien mugak gainditu eta mundua aldatzea? Nobelak ezezko biribila ematen dio bigarren galderari.

Orain bi urte inork ez zukeen zentabo bat ere emango Obamaren garaipenaren alde, baina presidente berria bozen bidez iritsi da, eta ez txiripaz, presidente izatera. Bigarren galderaren muinean dago, ordea, katramilaren guztizko madrea: jakingo du aldaketa gidatzen?

Ikustekoa izango da Obamaren errealitateak Wallaceren fikzioa gezurtatzen duen.