3 thoughts on “Aukerak

  1. Andurena irakurri ondoren, nik diot, – lagunen aurrean soilik esan ohi den bezala – auziak jarraitu izan balu zuzenbide estatuaren porrot eta galera ia totalak izango zirela eta demokrazia galtzaile aterako zela nere iritziz. Egin lasai algara, negar egitea baino hobe da (omen).

  2. Kaixo,
    Anjelek berak lan hobea egingo zukeen ondoren jartzera noanarekin, baina onkeriazaleari egindako erronkak “credo” hau

    atera dit niri (barka Espaniarekikoa izatea soilik, Frantziak ere badu bere letania):

    Sinisten dut Estatu Aita Ahalguztidun,
    askatasunen emailea.
    Sinisten dut Haren seme bakar Konstituzio gure legea.
    Demokraziaren egitez sortu eta Espainiako jende errugabeengandik jaio zena.
    Abertzaleen menpean nekaldua, poliziaz josia,
    hil eta hobiratzen duena.
    Kartzeletara jaitsi eta hirugarren egunean oraindik inkomunikazioa duena.
    Epaitegietara igo eta Estatu Aita Ahalguztidunaren eskuin aldean jarririk dagoena.
    Handik biziak eta hilak epaitzen dituena.
    Sinisten dut Justizia,
    Poliziaren txosten politikoa,
    Parlamentarien elkartasuna,
    Herriaren Piztuera eta Betirako Hitza.
    Amen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude