Lurreko kondenatuak

Begira dauzkagu, ikusi egiten gaituzte. Ez dute goi definizioko plasmadun telebistarik behar. Aski dute, Dortokek ere hegan egiten dute pelikula gogoangarriko kurdu haiek bezala, guk baztertutako antena paraboliko herdoildu bat ondo zuzentzea mendebalderantz. Begira dauzkagu, ikusi egiten gaituzte tomate-gerretan landare gorriaren tonak eta tonak elkarri jaurtitzen, gure jakiak urrezko haritxoekin apaintzen, Paris-Dakar bezalako rallyak antolatzen, garitan jaiotakoon ugaritasun lizunaren alarde are lizunagoak egiten. Begira dauzkagu pobreziaren lurraldeetan, ikusi egiten gaituzte miseriaren bihotzetik.

Gure lizunkeriak haien harrimen espantuzkoa bazkatzen du, gorrotoa eta erresumina eragiten, injustiziari aurre egin beharra dakarrelarik sekuentziaren logikak.

Franz Fanonen liburuko

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude