Topikoak

Atzo, zutabe honen alboan, Koldo Aldabek Entropa zuen hizpide, David Czerny eskulturagile txekiarrak Europar Batasuna osatzen duten 27 nazioei buruzko mosaiko ironikoa. Probokazioaren muga-mugetan eta iruzurraren irinetan ibili da artista, baina askotan ez du topikoa saihestea lortu: Italia futbol zelai bat da; Rumania, Drakula kondearen parke tematikoa. Topiko arruntenak saihestea lortu duenean, distiratsuago ibili da: Espainia zementuak hartutako eremu bat omen; Suedia, Ikeako bricolage-gai bat

3 thoughts on “Topikoak

  1. Euskal pilota da, nik uste, topikorik topikoena gurean.
    Urteak daramatzagu euskaldunok pilota hormaren aurka jo eta jo, hormatzarra bota ezinean.
    Edozeinek esango du hori ez dela jokuaren helburua. Badakit. Hala ere, zelako indarra galdu den alferrik pilota joz! Hormak etengabe itzultzen du pilota eta eskuak gero eta minduago daude.
    Euskal politikan eta euskal gatazkan zelako indarra galdu den alferrik hormaren kontra jo eta jo, ezta ?

  2. Ba bai, hormaren kontra eta lehergailuak jarriz. Toreatutako zezen inozoak ematen dugu. Lehergailuzaleei zera proposatuko nieke, joan daitezela Israelera eta ikas dezatela nola sortzen den estatu bat eta nola defendatzen den inguruko herrialde guztietatik. Edo Kubara, gauza bera baita. Batak erlijioan onarritzen du bere estatua eta indarkeria eta besteak komunismoan, baina azken batean nazionalista hutsak dira, jantzi batekin ala bestearekin. Zer egingo genuke euskaldunok estatu bat eduki eta inguruko herriek gure desagerpena nahi izango balute? Apustu israeldarrak baino ankerragoak izango ginatekeela edo izaten saiatuko ginatekeela, eta ankerrenak gure arteko bonbazaleak.

  3. Herri honetan israeldarrengandik zerbait ikasi duten bakarrek gure Arkauteko salbatzaileak dira, horretarako antolatzen bait dituzte haien “formazio antiterroristarako” ikastaro horiek. Nik neuk proposatuko nieke gure zipaio maitiei Gaza-ko eskoletatik bueltatxo bat ematea ia ezer berri ikasten duten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude