Fatxarena

Orain hogeita hamar bat urte ez zegoen eztabaidarik lagun batek beste bati burgesa! deitu gabe bukatuko ez zenik. Burgesa zen imajina zitezkeen gaitz guztien ama eta madrea. Burgesa zen azkeneko baliabide dialektikoa, argumenturik gabe gelditzen zenaren lasaitua. Irainak indar guztia galtzeraino.

Urteak pasatu dira. Burgesak paso eman zion faxista irainari. Lagun batek beste bati faxista

4 thoughts on “Fatxarena

  1. Zuek bai zuek zoriontsu! Hemen, eztabaidak bukatzen dituen hitza ‘traidorea’ da. Kha’in, arabiarrez. Egosistema fermentatua*.

    *Hartzitua (?), altxatua (erabat ez oraindik) harrotua/jaikia/legamiatua/txantxartua? ondua seguru ezetz, irakina?

  2. Batzoki handi bat bihurtzen ari den herri honetan orain eztabaidak “terrorista” hitzarekin amaitzen dira. Eusko stablishment-ari gustaten ez zaion zerbait defendituz gero, terrorista esaten dizute eta segidan Madrilgo lagunengana eraman, tratamendu berezia jasotzeko.

  3. Ni neuri: EH batzoki handi bat bihurtzen ari omen da, baina horren aurrean stalishmenta gogoko ez duen jendeak zer egiten du?
    Ni ez naiz batzokizalea (ez dut gogoan noiz izan nintzen batean) baina bonben aurrean, burmuinean tiroa botatzen duten horien aurrean isiltzen direnak ere ez ditut gogoko. Bada garaia Eusko stablishment horren kontra borrokatzeko ETArengandik aparte (tortura salatzen den bezala salatuz atentatuak; atxiloketak, adierazpen askatasun falta eta beste hainbat kontu salatzen diren indar berberarekin salatuz ETAren ekintzak). Bitartean herri honetan bi mutur egongo dira: Indarkeriaren aldekoak eta beste indarkeriaren aldekoak. Eta erdian, ikustezinak eta etsituak.

  4. zergaitik botaten didazu erretorika guzti hori Xa2? euskobatzokiaren hipokresia salatu dotelako? neu be terrorista? ez, ezta Xa2?
    stalishmenta gogoko ez duen jendeak zer egiten duen galdetzen dozu: ba eztakit besteek zer egingo duten, nik neuk behintzak lerro hauen bitartez salatzen dut, idazten salatzen dut. Ta zuk zer egiten duzu, zeure etsipena adierazteaz gain eta besteak interpelateaz gain?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude