Gizona

Irving Wallaceren The man nobelak (Gizona, 1964) galdera bi garatzen ditu intrigazko egitura baten barruan. Lehendabizikoa: beltz bat irits daiteke Estatu Batuetako presidente izatera? Nobelak txiriparen aukera bakarrik ematen dio hipotesiari: presidentea istripu batean hil delako iristen da Douglass Dilman beltza presidente izatera. Nobelaren bigarren galdera: behin presidente delarik, Dilmanek lortuko du presio taldeen, lobbyen, inertzia zaharren eta eragozpen berrien mugak gainditu eta mundua aldatzea? Nobelak ezezko biribila ematen dio bigarren galderari.

Orain bi urte inork ez zukeen zentabo bat ere emango Obamaren garaipenaren alde, baina presidente berria bozen bidez iritsi da, eta ez txiripaz, presidente izatera. Bigarren galderaren muinean dago, ordea, katramilaren guztizko madrea: jakingo du aldaketa gidatzen?

Ikustekoa izango da Obamaren errealitateak Wallaceren fikzioa gezurtatzen duen.

One thought on “Gizona

  1. Ikustekoa izango da errealitateak fikzioa gezurtatzen duen.
    Hurrengo nobelaren izenburua:
    OBAMAKOAK
    Nork idatziko?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude