Plastikozko poltsak

Kontsumoaren dinamikan sartu gintuzten eta kontsumoaren lokatzetan hondoratzen hasi ginen. Orkatileraino, belaunetaraino, gerriraino. Azkenean, ahoko zuloraino. Itotzeko zorian geundela, ahots apal batzuk entzuten hasi ginen. Ibiltzeko tentuz eta erne: kontsumoak eragin alienagarri begi-bistakoak dituela. Kontsumoa ez dela ekologikoa, ez dela solidarioa, ez dela progresista. Ahotsok gero eta ozenagoak baitziren, pixkana-pixkana arrazoiok ulertzen hasi ginen, eta kontsumoaren kontrako jarrera tokitxo bat egiten hasi zen gure diskurtsoan. Diskurtsoa aldatzen hasi ginen; jarrera ez, ordea. Krisi ekonomikoak eragindako izua sentitu behar izan dugu patrikako barne-muinetan, kontsumoa murrizteko.

Eta orain hasi ez zaizkigu ba esaten zulotik irtengo bagara kontsumitu egin behar dugula eta kontsumitu, guztiz desagertu balira bezala kontsumoaren eragin alienagarri begi-bistakoak?

One thought on “Plastikozko poltsak

  1. Zapatero, Miguel Sanz eta beren kide guztiak hor ari dira, bai, kontsumitzeko eta kontsumitzeko gu animatzen. Eta guk animo falta beharrik ez. Eta, horretan okerrenak, esanen nuke nik, abertzaleak direla. Abertzale mundutxo honetan hara eta hona ibiltzea, mundua korri, oso ongi ikusia dago. Progresista eta guzi da. “Progrexita xikinak” esaten diet nik.
    Benetan, gure jarrera eta bizimoduarekin mundua suntsitzen ari gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude