Galdera

Galdera bakar batekin konformatu behar baitut, herenegun erantzun gabe utzi zenuen bati helduko diot ostera. Rafael izeneko itzultzaile batek egin zizun. Espainia armen esportatzaile nagusietako bat dela esan eta gero, eta erantsi ondoren oso hipokrita dela giza eskubideen aldeko diskurtsoa eta armen salmenta uztartzea, Rafaelek galdetu zizun: zenbat zibil hil da Palestinan Espainiak saldutako armen eraginez? Ez zenuen ukatu armen negozioa, ez zenuen fitsik esan diskurtso bakezalearen eta armen negozioaren ezkontzaz, eta Rafaelen galderari erantzun ordez, auskalo mendietan galdu zinen.

Badakizu egunotan Kongoko militarrak epaitzen adi direla Hagan. Militarrok honako argudioa zerabilten haur soldaduak adoretzeko:

2 thoughts on “Galdera

  1. Bada euskal kantu bat 90 hamarkadakoa, Julio Kagetarena: EUSKAL LEHENGAIA. Rafaelek botatako galderaren antzekoak botatzen zituen, baina euskal armagintzaz. Ekarriko ditut, buruz, pasarte batzuk.
    “Jaso zuen PolPotek Gabilondok bidalitako
    gabonetako saskia
    eguberri odoltsu hartan?
    Begizjotzen ditu Hassanek
    Bonofacioren katalogo berriak
    bere jauregiko baineran?
    Euskal lehengaia Soweton anai zuria babesten
    euskal lehengaia munduan luxu ta beharra banatzen
    Heriotzak eta guzti kodigo de barras daraman honetan
    ez da zaila irakurtzea EUSKAL LEHENGAIA.”

  2. Armak egiteko lantegiak dauden bitartean, saldu egin beharko dira. Armak erabiltzen direnean baino ez gara gogoratzen saldutako armez. Inor ez da fabrikazioaren aurka agertzen! Nik, neure bizitza osoan, ez dut gogoratzen inoiz inork arma-fabriken aurkako ezer egin duenik. Ez dut gogoratzen ezer esan denik alderdi politikoen programetan, ez gizarte-elkarteetan, ez eta eragile sozialen partez ere. Beraz, hutsala deritzot salmentaz kezkatzeari, fabrikazioaren aurka ezer egiten ez bada.

    Bestalde, Zapatero arma saltzailearen giza eskubideen aldeko diskurtsoa bezain hipokrita iruditzen zait, Palestinar errugabeen heriotzaz errukitzea, etxean bizi ditugun heriotza gordinak eta armen ausazko erabilera ikusita.

    Palestinan (eta mundu osoan) salatu beharrekoa Israelen jarrera da. Aspaldi amaitu zitzaien juduei II. Mundu Gerraren ostean munduak haienganako zuen zorraren ondoriozko aitzakia eta ezin dugu horrelakorik bermatzen eta justifikatzen jarraitu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude