Misterioa

Biharko egunez, berrehun urte Poe handia jaio zela, eta urterokoa gertatzen bada, bihar ere hor joango da bisitari misteriotsu bat Baltimoreko kanposantura, ko

Dardaraka

Hitzordu birtual bat daukat ordenagailuan zain, baina oso kontu gutxi dakit beraren gainean: neska bat omen, euskaraz dakiena, zientzietan aditua eta oso ondo informatua. Lehenengo hiru ezaugarrietatik sexuarenak erakarri egiten nau, euskararenak lasaitu eta hirugarrenak liluratu, kolosala baita nire ezjakintasun zientifikoa. Ondo informatua egotearenak, aldiz, kikilduta nauka eta argituko dut zergatia. Gure enkontrua musu bat bezalakoa izango da

Fatxarena

Orain hogeita hamar bat urte ez zegoen eztabaidarik lagun batek beste bati burgesa! deitu gabe bukatuko ez zenik. Burgesa zen imajina zitezkeen gaitz guztien ama eta madrea. Burgesa zen azkeneko baliabide dialektikoa, argumenturik gabe gelditzen zenaren lasaitua. Irainak indar guztia galtzeraino.

Urteak pasatu dira. Burgesak paso eman zion faxista irainari. Lagun batek beste bati faxista

Topikoak

Atzo, zutabe honen alboan, Koldo Aldabek Entropa zuen hizpide, David Czerny eskulturagile txekiarrak Europar Batasuna osatzen duten 27 nazioei buruzko mosaiko ironikoa. Probokazioaren muga-mugetan eta iruzurraren irinetan ibili da artista, baina askotan ez du topikoa saihestea lortu: Italia futbol zelai bat da; Rumania, Drakula kondearen parke tematikoa. Topiko arruntenak saihestea lortu duenean, distiratsuago ibili da: Espainia zementuak hartutako eremu bat omen; Suedia, Ikeako bricolage-gai bat

Lurreko kondenatuak

Begira dauzkagu, ikusi egiten gaituzte. Ez dute goi definizioko plasmadun telebistarik behar. Aski dute, Dortokek ere hegan egiten dute pelikula gogoangarriko kurdu haiek bezala, guk baztertutako antena paraboliko herdoildu bat ondo zuzentzea mendebalderantz. Begira dauzkagu, ikusi egiten gaituzte tomate-gerretan landare gorriaren tonak eta tonak elkarri jaurtitzen, gure jakiak urrezko haritxoekin apaintzen, Paris-Dakar bezalako rallyak antolatzen, garitan jaiotakoon ugaritasun lizunaren alarde are lizunagoak egiten. Begira dauzkagu pobreziaren lurraldeetan, ikusi egiten gaituzte miseriaren bihotzetik.

Gure lizunkeriak haien harrimen espantuzkoa bazkatzen du, gorrotoa eta erresumina eragiten, injustiziari aurre egin beharra dakarrelarik sekuentziaren logikak.

Franz Fanonen liburuko

Euskalduna naiz?

Euskaraz dakit. RH peto-petoa daukat, sudurra are petoagoa. Gainera, erre-merre ahoskeraren pedigreea daukat. Baina aurreko dohain aparte horien guztien jabe izan arren, euskaldun izaten segitzeko borondaterik gabe, alferrik nituzke euskara, abizenak eta munduko pedigree guztiak.

Horretan sinesten nuen nik, behintzat. Atzo arte. Lagun batek gomendatu zidan weborri bateko galderak (

Estupidoak

Vatikanoak estupido deitu die Bartzelonako autobus ateoen antolatzaileei. Ez zait gaizki iruditzen. Areago: Vatikanoak bai baitaki hitzaren erabilera zuzenak zenbat balio duen

Umilazioa

Ez da erraza zehazten gurea bezalako herri batek non hartzen duen irauteko indarra. Irakurleari motibo asko etorriko zaizkio burura, eta motibo horien artean, herri gisa irauteko gogoarekin lotuta, historiarekin eta politikarekin zerikusia duten egoerak izango dira burura etortzen zaizkion lehenak, nagusiak.

Eta horien atzeko sentimenduak? Biktimistatzat gauzkate, gehiegi miazkatzen omen ditugu gure zauriak, zertarako?, eta errenta politak ateratzeko egiten omen dizkiguten jukutriei. Kexu bakoitza, protesta oro biktimismo mozkin zale baten ondorioa da, nonbait.

Badago, ordea, biktimismoa baino haragoko sentimendu bat herri honen historia zipriztintzen duena: umilazioarena. Beste askotan bezala, atzo ere umiliatuak sentitu ginen ikusitakoarekin.

Eta umilazioak oso arrasto iraunkorrak uzten dituenez memorian, susmatzen hasita nago nondik ateratzen dugun, onerako eta txarrerako, kemena. Edo kemenaren parte bat.