Gabezia

Autoan noa, etxetik kanpo pasatu behar dut egun osoa. Halako batean, panikoak erdi kordegabetu nau. Eskua eraman dut patrikara. Gero, atzeko eserlekura, han utzia baitut zamarra. Tentsioa jaitsi balitzait baino abailduago, hartzen dut zamarra atzetik, istripu bat izateko arrisku eta guzti; miatzen ditut patrikak. Han ere ez! Etxean ahaztu ez zait ba eskuko telefonoa! Egun osoa inora deitzeko aukerarik gabe gelditzeaz gainera, ez dut deirik jasotzeko abagunerik izango egun osoan!

Gabezia hondorik gabe baten sentsazioa. Zerk eragina da, ordea? Zergatik nagusitu da nitaz? Ez dut erantzunik. Nabarmena da ditudan sintomak gaixotasun batenak direla, baina ez dakit gaixotasuna deskribatzen, ez dakit nola iritsi gertatzen ari zaidanaren hondora. Jakitez, ez dakit nola kristo lortuko dudan telefonorik gabeko egun oso bat eramatea ere

Gutuna

Opa izan ez zenion zorionak zurea galdu zuen, eta ordutik, askotan ibili duzu buruan sekula bidaliko ez duzun gutun bat idazteko asmoa, inoiz egin zenuen bidegabekeria harengatik barkamena eskatuz. Gutun bat, sekula idatzi eta bidaliko ez dituzun bi hitzekin, itxura batean hain esan errazak diruditenak:

Proposamena

Literaturari buruzko enkontru atsegin bat hogei bat irakaslerekin. Honetaz eta hartaz aritu eta gero, honelakoetan inoiz faltatzen ez den galdera mahairatu du irakasleetako batek: zer egin ikasleak irakurketan zaletzeko? Ohiko erantzunak eman dizkiet, topikoak saihesteko ahalegin ia ezinezkoa eginez. Ez behartzeko, ez nahasteko gramatika eta literatura, ea guk praktikatzen ez duguna agindu behar diegun

Ametsetik amesgaiztora

Mitin gogoangarri bateko irudiak zuri-beltzean. Mikrofonoen aurrean, Martin Luther King. I Have a Dream dio gogotsu jende saldo ikaragarri baten aurrean. Irudi ahaztezinak dira, historiaren memorian gelditu direnak. Luther Kingek bizitza jokoan duela daki, zerbitzu sekretuek ohartu berri dute hiltzeko arriskuaz, baina haren ahotsari, haren jarrerari, haren begiradari ez zaio dardara izpirik nabarmentzen. Fedez ari da. Badaki etorkizunerako dei bat egiten ari dela utopia eta esperantza hain gutxietsiak dituen munduari.

Urte batzuk geroago, irudi zuri-beltz berak ikusten ari naiz telebistaz. Amets bat dut hitzek oilo ipurdia jartzen didate beste behin. Luther Kingen kemen horrek gaur zein toki ote duen pentsatzen hasi naizelarik, irudi zuri-beltzek Baqu

Oriamenditik Ermura Saratik barrena (Letrak sare-kantoitik -13-)

1.

1837ko martxoak hamasei. Tropa karlistek Oriamendiko gaina hartu dute, Sir George Lacy Evans generalak gidatzen duen gudaroste ingelesa ihesera behartuz. Bataila areago zaildu duen elurra hasita dago urtzen eta lokazten, baina odol tantak ez dira guztiz desagertu. Soldaduak nekatuta daude, hotzez, busti-busti eginda, baina garaipena inportantea izan baita, inoiz amestu duten epikoena, nabarmena dute poza eta Karlos Va txalotuz eta goratuz aireratzen dute.

Laster, ordea, oihu euforiatsuak itzaltzen hasten dira, eta buruzagi militar batek tiro egiten du airera. Huraxe da soldaduek espero zuten seinalea: buru bero eta barru beroago, ingelesek han-hemen abandonatutako jakiak, jantziak, trepetak eta armak arpilatzen hasten dira.

Kanpamenduaren bazter batean, beste dendetatik aparte samar, denda apalago bat dago. Inork ez dio kasurik egin, soldaduek nahiko lan dute-eta hura baino denda apain handiagoak miatzen. Arpilatze-lanak bukatzear, sagardo gehiegia husteko premiak aparte batera eraman duen soldaduetako batek denda txikiari erreparatzen dio eta bertan sartzen da. Paperak, bizpahiru liburutxo, periodiko asko. Soldaduari kalamatika hutsa egiten zaion hizkuntza batean dago den-dena. Paperak-eta biltzen hasten da soldadua, kanpamenduaren erdian egin berri duten sutara botatzeko. Bat-batean, ordea, partitura bat ikusten du paperon artean. Partitura irakurtzen hasten da.

Musikak martxa du, oso erritmikoa da.

2.

Partitura aurkitu duen soldaduak eta bertsolari sonako bere lagun batek ordu batzuk hartzen dituzte partiturako musikari letra bat jartzeko. Ez dute sekula horrelako lanik egin, baina, azkenean, txukuna irizten dioten emaitza lortzen dute eta Oriamendi izena ematen diote kantuari.

Gau hartan bertan, suaren aurrean, musika ingelesaren gainean jarritako letra euskarazkoa kantatzen diete beren erregimentuko soldaduei:

Gora Jainko maite maitea
Zagun denon jabe
Gora Espa

Urruti gabe

Baditu osagarri bizi askoak: Garzonek ezker abertzalearen eremuetan egindako ehizaldiaz gainera, EAJren hegemoniaren krisia; Patxiren benetako neurriaren inkognita; alderdi batzuen barruko tirabirek zer nolako zigorra erakarriko duten; krisi ekonomikoak nola eta nortzuei eragingo dien

Hil-kanpaiak

Enegarren aldiz, UNESCO etorri zaigu euskara galtzeko arriskuan dagoela esanez. Trenpu ezkorrekoa baldin bazara eta albisteak abailduta utzi bazaitu, ea kontatuko dizudanak irribarretxo bat eragiten dizun. Karlos VIIgarrenak Veneziako Loredan jauregian pasatu zituen karlistada galdu osteko urte asko, eta bertan hil zen 1909an. Hona haren idazkariak, Eusebio de Zubizarreta txit fidelak, emandako albiste ofiziala:

Sakristauak eta sankristauak (Letrak sare-kantoitik -12-)

1.

Ana Maria Etxaidek Castellano y vasco en el habla de Orio ikerlanean dioen bezala, guk sankristia eta sankristaua esaten genuen, sakristia eta sakristaua arautuen ordez. San Nikolas, San Martin, San Pedro eta horrelakoen konpainian genbiltzanontzat ez zen harrigarri santuen analogia aplikatzea sakristauari ere. Santuen artean zebilena santutzen genuen. Izatez, ordea, santu hitzak sanctus du oinarri, eta sakristauak, berriz, latin-ele are goratsuagoa: sacratus.

Baina sakristau guztiak ez baitira oso santuak izan, baserritar hark zioena: