Oriamenditik Ermura Saratik barrena (Letrak sare-kantoitik -13-)

1.

1837ko martxoak hamasei. Tropa karlistek Oriamendiko gaina hartu dute, Sir George Lacy Evans generalak gidatzen duen gudaroste ingelesa ihesera behartuz. Bataila areago zaildu duen elurra hasita dago urtzen eta lokazten, baina odol tantak ez dira guztiz desagertu. Soldaduak nekatuta daude, hotzez, busti-busti eginda, baina garaipena inportantea izan baita, inoiz amestu duten epikoena, nabarmena dute poza eta Karlos Va txalotuz eta goratuz aireratzen dute.

Laster, ordea, oihu euforiatsuak itzaltzen hasten dira, eta buruzagi militar batek tiro egiten du airera. Huraxe da soldaduek espero zuten seinalea: buru bero eta barru beroago, ingelesek han-hemen abandonatutako jakiak, jantziak, trepetak eta armak arpilatzen hasten dira.

Kanpamenduaren bazter batean, beste dendetatik aparte samar, denda apalago bat dago. Inork ez dio kasurik egin, soldaduek nahiko lan dute-eta hura baino denda apain handiagoak miatzen. Arpilatze-lanak bukatzear, sagardo gehiegia husteko premiak aparte batera eraman duen soldaduetako batek denda txikiari erreparatzen dio eta bertan sartzen da. Paperak, bizpahiru liburutxo, periodiko asko. Soldaduari kalamatika hutsa egiten zaion hizkuntza batean dago den-dena. Paperak-eta biltzen hasten da soldadua, kanpamenduaren erdian egin berri duten sutara botatzeko. Bat-batean, ordea, partitura bat ikusten du paperon artean. Partitura irakurtzen hasten da.

Musikak martxa du, oso erritmikoa da.

2.

Partitura aurkitu duen soldaduak eta bertsolari sonako bere lagun batek ordu batzuk hartzen dituzte partiturako musikari letra bat jartzeko. Ez dute sekula horrelako lanik egin, baina, azkenean, txukuna irizten dioten emaitza lortzen dute eta Oriamendi izena ematen diote kantuari.

Gau hartan bertan, suaren aurrean, musika ingelesaren gainean jarritako letra euskarazkoa kantatzen diete beren erregimentuko soldaduei:

Gora Jainko maite maitea
Zagun denon jabe
Gora Espa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude