Ametsetik amesgaiztora

Mitin gogoangarri bateko irudiak zuri-beltzean. Mikrofonoen aurrean, Martin Luther King. I Have a Dream dio gogotsu jende saldo ikaragarri baten aurrean. Irudi ahaztezinak dira, historiaren memorian gelditu direnak. Luther Kingek bizitza jokoan duela daki, zerbitzu sekretuek ohartu berri dute hiltzeko arriskuaz, baina haren ahotsari, haren jarrerari, haren begiradari ez zaio dardara izpirik nabarmentzen. Fedez ari da. Badaki etorkizunerako dei bat egiten ari dela utopia eta esperantza hain gutxietsiak dituen munduari.

Urte batzuk geroago, irudi zuri-beltz berak ikusten ari naiz telebistaz. Amets bat dut hitzek oilo ipurdia jartzen didate beste behin. Luther Kingen kemen horrek gaur zein toki ote duen pentsatzen hasi naizelarik, irudi zuri-beltzek Baqu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude