Proposamena

Literaturari buruzko enkontru atsegin bat hogei bat irakaslerekin. Honetaz eta hartaz aritu eta gero, honelakoetan inoiz faltatzen ez den galdera mahairatu du irakasleetako batek: zer egin ikasleak irakurketan zaletzeko? Ohiko erantzunak eman dizkiet, topikoak saihesteko ahalegin ia ezinezkoa eginez. Ez behartzeko, ez nahasteko gramatika eta literatura, ea guk praktikatzen ez duguna agindu behar diegun

3 thoughts on “Proposamena

  1. Okertu egin zara apur bat, Andu. Itzuliko direnak Zarama dira ez Barricada (Barricadakoak, zoritxarrez, ez dira sekula joan eta ez du ematen asmorik ere dutenik).

    Ze musika-erreferentzia Kamerunen urruntasunarekin lotuta dago, ezta?

  2. Oroitzen nauk herorrek behinola esandakoaz: “irakasleak ikusten dituztenean jolasorduan bazter batean gorde eta irrikitan irakurtzen, orduan hasiko dituk ikasleak pentsatzen zerbait galtzen dutela ez irakurtzearekin”. Maisu hitzak, Andu.

  3. Literatura ez da errentagarria, hortxe dago koxka, motel. Eta, dirudienez, errentagarria ez denak ez du balio hezkuntza sistema berri honetan. Beraz, nola bultzatuko du ba hezkuntza sistemak literaturarekiko interesa, sistema horrek berak euskal filologia ikasketak desagertarazi nahi baditu?
    Kulturari kontuak eskatzen, hamaika ikusteko sortuak gara!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude